Bueltan gara berriz katakuko kontzertuekin. Oraingo hontan bi musikari izango ditugu taula gainean. Alde batetik "Don the tiger", Bartzelonako Adrián de Alfonso-ren proiektua hauxe. 2012an Berlinen grabatu duen “Varadero” izeneko diska aurkeztuko digu. Ahoarekin egindako erritmo puskatuak, pareta kolpe eta bertzelako soinuekin giro bereixi eta pertsonalak entzuteko aukera izango dugu,This Heat, Akauzazte, Tom Waits edo eta Swans-en doinu ilunak gogoraraziz.
Ondotik "Caballo" musikari Donostiarra ariko da. Izen honen atzean "Cuchillo" tadeko partaide izandako Israel Marco topatuko dugu. Kontzertua arratseko 22:30tan hasiko da.

Ortzil hontan Sumision city blues taldea izango dugu katakun. 2013an kaleratutako diskoaren aurkezpena egiten dabiltza. Blues-a punk-a era rock&roll-a nahasten dituzte beraien abestietan. Gasteizen 2009an sorturiko taldea dugu SCB eta azken urteetan Berako Joseba Baleztena gitarjolea taldeko partaide izatera igaro da.
Trin trails Kaxerna gaztetxean izango da!
Zaharberritze lanak luzatzen ari zaizkigula eta azkenean Tin Trails taldeak Kaxerna gaztetxean egingo du emanaldia.
Asteazkenean beraz, 20:00tan KAXERNA GAZTETXEAN
Asteazkenean beraz, 20:00tan KAXERNA GAZTETXEAN
TIN TRAILS
Apirilak 17 asteazkena arratsaldeko 20:00tan Tin trails taldea izango dugu gurean. Euskal herrian hasiko dute europarako bira eta guk ez dugu proposamen berexi hau bertatik bertara entzuteko parada galdu nahi izan. New York, Frantzia eta Euskal herria batzen dituen proiektua da Tin trails. Jason Orlovich-ekin batera ariko dira Felix Buff (willis drummond) eta bere anaia Johannes Buff gure artean jada aski ezagun direnak. Pop kutsuko abesti goxoekin giro berexiak sortuko dituzte gure belarrien gozamenerako.
https://soundcloud.com/tintrails
AINARA LEGARDON
Denbora luzez lasai-lasai egon ondotik,
gaurgero urduritzen hasia zaigu Katakuko eszenatokia. Izan ere, itzal handiko abeslari eta musikaria hartuko baitu laster bere gainean, martxoaren 15ean hain zuzen.Ainara Legardonen bisita izanen dugu Katakun ortziral honetan. Oraindik gaztea izanagatik esperientzia handiko neska dugu Ainara. Musika egiten daramatzan 20 urte hauetan musikari asko izan ditu ondoan, batzuk gure artean aski ezagunak direnak eta proiektu ezberdin askotan ere parte hartu izan du. 2003tik aurrera, bere zigilu diskografiko propioa sortu zuen, Winslow Lab izenekoa eta bakarlari moduan jotzen hasi zen. Katakun ere bakarlari bezala ariko zaigu.
Hona hemen bere lana eta ibilbidea ezagutzeko zenbait lotura:
Onion taldearekin:
http://www.youtube.com/watch?v=IQHwXeF-TGI
Oraingo taldearekin:
http://www.rtve.es/alacarta/videos/los-conciertos-de-radio-3/conciertos-radio-3-ainara-legardon/1552942/
Bakarka:
http://www.youtube.com/watch?v=gQs95S0BkC4
Bere web orrialdea:
http://ainaralegardon.wordpress.com/
one man bands @ kataku
Larunbata honetan (abenduak 15), gaueko hamartertan, Berako bi gitarrajole haundi taularatuko ditugu katakun, Joseba Baleztena eta Joseba Irazoki.
Joseba Baleztena, orain arte Sextysexers taldeko gitarrajole bezela ezagutu duguna, berriki hasia da bakarkako kontzertuak ematen eta larunbata hontan lehenbizikotz Beran izango dugu.
Joseba Irazokik, jada aurkezpenik behar ez duen musikariak, " Oso banda" bere diska berriaren aurkezpena egingo digu.
Jarraian, Goietxe eta Larratxe Dj-ak girotuko dute gaua.

Xabi Sansebastian Band
Urriak 6 Larunbata
22:30tan
Xabi Sansebastianek eta bere taldekideek "Erraiak" beraien diska berria aurkeztuko digute Katakun egingo duten kontzertuan.
Folk doinuetatik aldendu eta rock doinuetara hurbildu dira oraingoan. Beraien zuzeneko berria dastatzeko parada izango dugu beraz larunbatean, afalondoan, 22:30ak aldera.

Subscribe to:
Posts (Atom)