Nabala + Verde Prato
Nabala, Unai Azkune eta Jaime Nietok osatutako proiektua da. Musika akustiko eta lasaia jorratzen dute gitarra, baxu elektrikoa eta ahotsa nahastuz osatzen dituzten abestietan.
Beraiekin batera Verde Prato izango dugu. Ana Arsuaga tolosarra dago proiektu onen atzean. Teklatu eta ahotsaz sortutako abesti minimalistak eskeiniko dizkigu.
Katakun munstro hauek izango ditugu laixter.
Negu beroa heldu da!
https://youtu.be/eLyl3vCG4gY
https://www.youtube.com/watch?time_continue=73&v=26c_y9ve7no
Negu beroa heldu da!
https://youtu.be/eLyl3vCG4gY
https://www.youtube.com/watch?time_continue=73&v=26c_y9ve7no
- 2017an Nantesen (Frantzia) sortutako proiektua dugu hau. Chausse Trappe eta Papier Tigre taldeetako bina partaideren elkartzearen ondorioa da Spelterini. Izena Marìa Spelterini funanbulista ezagun italiarrari ebatsi diote soka tentsu eta malguaren gainean pasatako momentuei omen eginez. Betiko abesti formatuetatik at dabiltza eta giro errepikakor eta ilunak sortzeko joera dute. Zorionez beraien biran geldialditxoa egingo dute Katakun.
Larra bideak
Iñaki Larraioz nafartarraren bakarkako lehenbiziko proiektua da Larra bideak. Hegaldatzearen eta berriz lurrera erortzearen arteko puntu lauso horretan kokatzen du bere musika: itxaropenerako zein etsipenerako distantzia berbera. Pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez egidako zalantza une baten erretratu musikala da.
Subscribe to:
Posts (Atom)





