Mikel
















Musikazuzenean web orrialdetik bildua:

MIKEL UGARTE 1980-2011

Gaur, Abenduak 19, Mikel Ugarte, Izaera taldeko gitarra-jotzailea hil da. Pasaden larunbatean, Bera (Nafarroa) herrira bere taldearekin kontzertu bat jotzera zihoalarik, bidean auto istripu bat izan zuen, ondorioz larriki zauritua suertatuz. Koma egoeran bi egun egon eta gero, gaur arratsean eman du azken arnasa. Musikaria, musikazalea, musika eragilea... eta batez ere, laguna!

Euskal Herriko musika eszenan ezinbesteko izena izan da berea, nahiz eta askorentzako izen ezezaguna izan. Iñurri lana eginez, musikaren arlo guztiak ukitu zituen, beti ere eskuzabal, kable bat botatzeko prest. Musikari bezala Izaera taldean astindu zituen sei sokak, poza, algara, amorrua eta ostia txarra helaraziz riff bakoitzean. Gitarra-jotzaile aparta izan gabe, sentimendua eta energia trasmititzen zuen horietakoa zen, akademiako ikasle baino, bihotzak gidaturik jotzen duen horietakoa. Plazerra zen zuzenekoetan ikustea.

Bide horretan, soinu teknikari bezala ere jardun izan zen: Zuzenean eta estudioan. Ugariak izan ziren Landetxa (Irun) auzoko estudio txikitik eta Psilocybenea aretotik pasatu ziren musika taldeak, Bidasoa aldeko musika eszenaren zati handi bat grabatuz: Kabul, Luz de Putas, Pinbol, Blood Seekers.... Orain ere langitza horretan zebilen Naica taldearen lehen diskoaren grabaketan. Zuzenekoetan ere ibilitzen zen, hori baitzuen ogibide. Beti eszenatokiaren albo batean, ezkutuan, monitoreetako soinu teknikari lanak egiten zituen. Alex Ubago, Barricada, Su Ta Gar edo Zea Mays bezalako taldeen bere eskuetatik pasa izan dira, ere.

Bere senide, taldekide eta lagunei besarkada bero bat!

Bizitza zakurra da gero!!!
Zauden tokian zaudela, igo bolumena Marshall puta horri!

No comments:

Post a Comment