Napoka Iria zuzenean

























Igande arratsalde hontan Napoka Iria taldea bertatik bertara entzuteko aukera paregabea izanen dugu Katakun. Miren Narbaiza eta Ander Mujika elgoibartarrek osatzen dute talde ttiki baina haundi hau.
Doinu gazi eta erritmo goxoez giro intimoak sortzen jaioak dira Napoka Iria. Oinarrian gitarra eta ahotsa erabiltzen badituzte ere tarteka bertze musikariekin ere aritzen dira kontzertuetan.
Kasu hontan Berako Felix Buff (bateria) eta Elgoibarko Iban Urizarren (tronpeta) laguntzarekin ariko zaizkigu Katakuko taula gainean, eta ez dira edozein bi hoiek ere. Saran, IƱigo Irazokiren estudioan grabatu berri duten diska aurkeztuko digute, fresko-fresko. Aitzakiak eskas, beraz, igande arratsaldean gure belarriak etxean zigortuta uzteko.

NAPOKA IRIA
IGANDEA 17
ARRATSALDEKO 6ETAN
KATAKUN

napoka iria
Felix Buff
Iban Urizar





No comments:

Post a Comment