Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpen birari amaiera emango dio
Napoka Iria bikoak martxoan. Urte eta erdi igaro da diskoa kalean jarri
zutenetik, eta tarte horretan hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ditu
bikoteak. Euskal Herrian ez ezik Japonian, Galizian eta Espainian aritu
dira.
Martxoan azken sei kontzertuak eskainiko dituzte Ander
Mujikak eta Miren Narbaizak, denboraldi baterako agur esan aurretik.
Kontzertu “bereziak” izango direla iragarri dute.
Birako azken emanaldia Katakun eskainiko dute.
No comments:
Post a Comment