Klak!son
taldea 2005 urte inguruan sortu zen Antzuola, Urretxu eta Zumarraga
arteko taberna zoko batean. 60. hamarkadako rock psikodelikoa egiten
hasi baziren ere, urteen poderioz eta kide berrien aportazioekin,
gutxinaka oso berezia duten estilo propioa sortuz joan dira. Gaur egun
zaila da Klak!son-en musika klasifikatzea, etiketak jartzea, honek
egiten duelarik talde hau berezi. Noski, ez ditu sekula masak mugitu eta
hala jarraituko du boskoteak betirako, ezkutuko bidezidorretan barrena.
"Denborak ondutako dir-dir soinu errepika ezinak, prosa itsuz beteriko
zulo infinitoetan zehar."
https://youtu.be/Oa8sSAO-b1o
No comments:
Post a Comment