"NIRE, nirea da. Nire proiektu ttikia, nire zati bat. Etxean egina, bere
berotasunean baina bere bakardadean ere. Uda itogarrian, negu hotz eta
euritsuan, udaberri argitsuan eta udazken depresiboan. Sinplea baino
intimoa, lasaia baino intentsoa. Entzuten duzunaren, bizi izan duzunaren
eta zure ametsek bat egitearen emaitza. Hau da gitarra bat hartu eta
ezertan pentsatu gabe jotzen dudanean gertatzen dena, hau da nire
barrutik azaltzen dena. Sortu eta hazten joaten da, disko batean bihurtu
arte edo kontzertu batean edo batzutan ezertan ez, dena berrasmatzeko
eta berriz hasteko"
Ivan Zabalegik (Lisabö-ko baterijole ohia) bakarkako bideari heldu dio. Rocka eta alt-country doinuak jorratuko ditu bere bi kideren laguntzaz.
Entzun hemen
No comments:
Post a Comment