IKUSI, ENTZUN, IKASI eta GOZATU!


Ospakizun astea datorkigu Katakun ostatuan. Izan ere 10 urte bete ditu gure katakurtxintxak. Urte guzti hauetan herriari eskeintza kulturala zabaltzeko asmoarekin era guzietako ekitaldiak antolatu izan dira bertan, baino bereziki kontzertuak izan dira errezetaren osagai nagusia, jadanik, eta konturatu gabe, 100 baino gehiago izan bait ditugu.  Aste berezi hau ospatzeko ere kontzertuak ez dira faltako, baino horrez gain bertzelakoak ere izango dira.
Hasteko antzerkia izango dugu Larunbatean ekainak 4 kultur etxean, Gaizka Sarasolaren "Talaka" izeneko antzezlana. Igandean berriz, Perlak talde Zarauztarrak beraien diska berria aurkeztuko digu. Astelehenean Betunizer talde Valentziarrak Frantziako biran abiatu aurretik geldialditxoa egingo du katakuko taula gainean aritzeko. Asteartean euskal preso politiko ohiek idatziriko "Ametsen liburua"ren aurkezpena izango dugu. Biharamunean, Joseba Irazokik "Le quattro volte" film italiarra musikatuko digu zuzenean. Ortzegunerako "Nafarroaren garaia" Juan Kruz Lakasta elkarrizketatzaile duen dokumentalaren emanaldia izango da. Asteburuari ateak irekitzeko, ostiralean "Radiator" Ziburu eta Bordeleko bikoaren eta "Sam fleisch"  Bordeleko taldearen rock kontzertuetaz gozatu ahalko dugu eta... bukatzeko, larunbatean Zizka ostatuaren 25 urteak eta katakuren 10ak ospatzeko bazkaria eta jam session-a izango dira berako musikarien eskutik Inaxio Agararekin batera antolatutako Zotal-total bestan.

Aste guztian zehar pitxo-pote berezia eskeiniko digute Katakuko zerbitzariek.

Ufffa! Badugu zer ikusi, entzun eta gozatu! Zatozte gurekin ospatzera!



   

No comments:

Post a Comment