Gezurra dirudi, baina urtebete igaro da ostatua berrireki genuenetik. Eta era berean, 'katakume' egitasmoa sortu genuenetik. Zuen kuota eta Auzolanei esker, Katakuk herriari egiten dion ekarpena oparoagoa izaten ari da. Bertaratzen den edonork eskaintza musikal eta kultural aberatsa aurki dezake. Eskerrak ematea gutti iruditzen zaigu, eta horregatik, KATAKUME EGUNA antolatzea erabaki dugu. Gorde ezazue Martxoaren 10a (Larunbata) zuen agendatan. Urte osoko ostatuko kontuei eta ekitaldiei errepasoa emanen diogu eguerdian. Bazkari eder baten ondoren, atsaldea kantuan igaroko dugu eta arratsin INOREN ERO NI taldearen kontzertua izanen da. Eta bukatzeko, DJ TOROROk amaiera ederra emango dio egunari.

No comments:

Post a Comment