IKUSI, ENTZUN, IKASI eta GOZATU!

Hasteko antzerkia izango dugu Larunbatean ekainak 4 kultur etxean, Gaizka Sarasolaren "Talaka" izeneko antzezlana. Igandean berriz, Perlak talde Zarauztarrak beraien diska berria aurkeztuko digu. Astelehenean Betunizer talde Valentziarrak Frantziako biran abiatu aurretik geldialditxoa egingo du katakuko taula gainean aritzeko. Asteartean euskal preso politiko ohiek idatziriko "Ametsen liburua"ren aurkezpena izango dugu. Biharamunean, Joseba Irazokik "Le quattro volte" film italiarra musikatuko digu zuzenean. Ortzegunerako "Nafarroaren garaia" Juan Kruz Lakasta elkarrizketatzaile duen dokumentalaren emanaldia izango da. Asteburuari ateak irekitzeko, ostiralean "Radiator" Ziburu eta Bordeleko bikoaren eta "Sam fleisch" Bordeleko taldearen rock kontzertuetaz gozatu ahalko dugu eta... bukatzeko, larunbatean Zizka ostatuaren 25 urteak eta katakuren 10ak ospatzeko bazkaria eta jam session-a izango dira berako musikarien eskutik Inaxio Agararekin batera antolatutako Zotal-total bestan.
Aste guztian zehar pitxo-pote berezia eskeiniko digute Katakuko zerbitzariek.
Ufffa! Badugu zer ikusi, entzun eta gozatu! Zatozte gurekin ospatzera!
Beran bertan ezagutu genuen Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortutako Eten taldea. 2002.urte iguru hortan diska bat grabatzera etorri ziren oraindik eraikitzen ari zen Mik estudiora. Obratan buru-belarri laguntzen aritu ziren grabatzen hasi baino lehen. Orduan hirukote moduan aritzen ziren. Beranduago, Sendoak (baxulariak) taldea utzi ondoren etzuten beraien ibilaldia eten, bikote bihurtuta, Unai eta Ibon inprobisazioan oinarritutako rocka egiten hasi ziren. Orain diska berri bat aurkeztera datoz, zarata, abiadura eta hitz goxo gutti dauzkan "Atx" izeneko lan basatia aurkeztera.
Beraiekin Killerkume taldea izango dugu taula gainean. Inguru berdinetako bikotea hau ere. Zaratatsuak hauek ere baino erritmo pixutsuagoak erabiltzea gogoko duen taldea. Gau basatia beraz katakun heldu den maiatzaren 28an izango duguna.
http://www.etentaldea.net/
https://killerkume.bandcamp.com/
Beraiekin Killerkume taldea izango dugu taula gainean. Inguru berdinetako bikotea hau ere. Zaratatsuak hauek ere baino erritmo pixutsuagoak erabiltzea gogoko duen taldea. Gau basatia beraz katakun heldu den maiatzaren 28an izango duguna.
http://www.etentaldea.net/
https://killerkume.bandcamp.com/
Dual-Split maiatzak 6-an
Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute Dual-Split proiektua, bata TEEN taldeko bateri
jole eta kantari ohia eta bertzea Bizi Gara eta HERE WE GO MAGIC taldeko baxu
jole ohia. Bien aitak fisikan garatutako teoria batetik eratorria
da izena, Dual-Split estatitika granulararen teoriatik, zeinak
molekuletan egoten diren banaketen dualitatea azaltzen duen.
2010ean Brookyln-en sortu zuten taldea eta gaur egun Biarritz dute bizileku.
2013an argitaratu zuten taldearen
lehen EPa "A Thank You" izenaz. Energia eta goxotasuna
gordetzen duen indie pop, new age eta sonoritate elektronikoz beteriko diska hauxe.
Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako bateria jole nekaezinarekin (willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat artistekin ibilia) eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.
entzun hemen
2010ean Brookyln-en sortu zuten taldea eta gaur egun Biarritz dute bizileku.

Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako bateria jole nekaezinarekin (willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat artistekin ibilia) eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.
entzun hemen
SACCO

entzun hemen
Bertan behera? ba Beran bertan!
Gaur Joseba Irazoki eta lagunak ariko dira Katakun. Bainonan egitekoa zuten kontzertua bertan behera gelditu eta gero Beran bertan jotzea erabaki dute. Kontzertu sorpresa beraz...
22:30tan
https://josebairazoki.bandcamp.com/
22:30tan
https://josebairazoki.bandcamp.com/
Subscribe to:
Posts (Atom)