Okzitaniako Pabetik (hori harrobia!) heldu diren bertze bi hardcore talde zuzenean Katakun, astearte honetan arratsaldeko 7etan. Hementxe kartela eta beraien musika aditzeko zenbait lotura:
Shub
Calva
NAICA, apirilak 20

Apirilak 20, arratseko 10etan
Kataku ostatuan
Beraien blogetik bildu ditugu hitz hauek taldearen aurkezpen gisa:
"Naica bi izan ziren Hudson eta East River ibaien inguruan ibilbidea hasi zutenean. Handik gutxira, Bidasoa ibaiaren ertz atseginetara itzultzerakoan, senar-emazte, bi anaia, mediku bat eta mutil altu bizardun bat izatera pasa dira: denera sei batu arren, bost dira benetan. Hastapenetik gaur arte nabarmen aldatu da beraien musika. Hasieran, bikote akustikorako sortu ziren kantu zahar horiek, ber-interpretatu, eta berri gisa ageri dira orain, formatu elektroakustiko klasikoan —bateria, baxua, kitarra eta pianoa—.
Naica paisai eta sonoritate ezberdinetan zehar pasieran dabil, toki atseginetan zehar igaroz, eta ez hain atseginetara ere hurbilduz. Naicak bere modua bilatu nahi du, bere ahots propioa erakutsi, barrutik irtetzen zaion moduan, era erosoan. Estilo finkoetatik eta autore famatuen babesetik ihesi, ziurrenik, zerbaiten antza izango du, baina niri ez dagokit hori esatea, eta, egia esan, ez zait axola ere. Naicari —kontatu didatelako dakit hau— mugimenduan doan aire hori hitzetan deskribatzea kosta egiten zaio. Beraz, zalantza hauek guztiak argitzeko modurik aproposena izango da aurrerantzean eskeniko dituzten edozein kontzertutara hurbiltzea, eta kontatu nahi digutena adi entzutea".
------------
Naica:
Mikel Azcona Uribe
Naia Mandaluniz Elgezabal
David Martinez Zabalegi
Carlos Noain Maura
Santiago Noain Maura
dUASsEMICOLCHEIASiNVERTIDAS
Asteartean, arratseko 8etan, Lisboatik abiatuta bira egiten ari den talde hau izanen dugu parez-pare.
Beraien musika definitzea taldearen izena idaztea bezain konplikatua da. Googlen begiratuta aurkitu dugun esteka batean honako etiketak jarri dizkiote talde honen musikari: futuristic-improvisation-noise-jazz-punk-rock-experimental... argi gelditzen da, ezta hala?
Kasik hobe izanen da etiketak ahantzi eta kontzertuan belarriak zabal-zabalik egotea.
Norbaitek beraien kanturen bat aditu nahi badu, hona aukera.
Beraien musika definitzea taldearen izena idaztea bezain konplikatua da. Googlen begiratuta aurkitu dugun esteka batean honako etiketak jarri dizkiote talde honen musikari: futuristic-improvisation-noise-jazz-punk-rock-experimental... argi gelditzen da, ezta hala?
Kasik hobe izanen da etiketak ahantzi eta kontzertuan belarriak zabal-zabalik egotea.
Norbaitek beraien kanturen bat aditu nahi badu, hona aukera.
Clowntzertua, apirilaren 1ean
Igande honetan, arratsaldeko 7etan, clown ikuskizuna eta musika nahasten dituen kontzertu bitxia izanen dugu Katakun.
Elvis Caino
Elviscaino gabon gauean itzuliko zaigu Berarat, zakua biniloz betea, bizarra egin gabe eta besta gogoarekin...
Mikel
Musikazuzenean web orrialdetik bildua:
MIKEL UGARTE 1980-2011
Gaur, Abenduak 19, Mikel Ugarte, Izaera taldeko gitarra-jotzailea hil da. Pasaden larunbatean, Bera (Nafarroa) herrira bere taldearekin kontzertu bat jotzera zihoalarik, bidean auto istripu bat izan zuen, ondorioz larriki zauritua suertatuz. Koma egoeran bi egun egon eta gero, gaur arratsean eman du azken arnasa. Musikaria, musikazalea, musika eragilea... eta batez ere, laguna!
Euskal Herriko musika eszenan ezinbesteko izena izan da berea, nahiz eta askorentzako izen ezezaguna izan. IƱurri lana eginez, musikaren arlo guztiak ukitu zituen, beti ere eskuzabal, kable bat botatzeko prest. Musikari bezala Izaera taldean astindu zituen sei sokak, poza, algara, amorrua eta ostia txarra helaraziz riff bakoitzean. Gitarra-jotzaile aparta izan gabe, sentimendua eta energia trasmititzen zuen horietakoa zen, akademiako ikasle baino, bihotzak gidaturik jotzen duen horietakoa. Plazerra zen zuzenekoetan ikustea.
Bide horretan, soinu teknikari bezala ere jardun izan zen: Zuzenean eta estudioan. Ugariak izan ziren Landetxa (Irun) auzoko estudio txikitik eta Psilocybenea aretotik pasatu ziren musika taldeak, Bidasoa aldeko musika eszenaren zati handi bat grabatuz: Kabul, Luz de Putas, Pinbol, Blood Seekers.... Orain ere langitza horretan zebilen Naica taldearen lehen diskoaren grabaketan. Zuzenekoetan ere ibilitzen zen, hori baitzuen ogibide. Beti eszenatokiaren albo batean, ezkutuan, monitoreetako soinu teknikari lanak egiten zituen. Alex Ubago, Barricada, Su Ta Gar edo Zea Mays bezalako taldeen bere eskuetatik pasa izan dira, ere.
Bere senide, taldekide eta lagunei besarkada bero bat!
Bizitza zakurra da gero!!!
Zauden tokian zaudela, igo bolumena Marshall puta horri!
Subscribe to:
Posts (Atom)