Otsailak 5ean KLAK!SON


Klak!son taldea 2005 urte inguruan sortu zen Antzuola, Urretxu eta Zumarraga arteko taberna zoko batean. 60. hamarkadako rock psikodelikoa egiten hasi baziren ere, urteen poderioz eta kide berrien aportazioekin, gutxinaka oso berezia duten estilo propioa sortuz joan dira. Gaur egun zaila da Klak!son-en musika klasifikatzea, etiketak jartzea, honek egiten duelarik talde hau berezi. Noski, ez ditu sekula masak mugitu eta hala jarraituko du boskoteak betirako, ezkutuko bidezidorretan barrena. "Denborak ondutako dir-dir soinu errepika ezinak, prosa itsuz beteriko zulo infinitoetan zehar."



https://youtu.be/Oa8sSAO-b1o

Kolpez kolpe

Bai, bertsio talde bat da. Baina ez edozein talderena. Gutako aunitzek ezagutzen dugun KORTATU talde irundarraren bertsio taldea da.
Gainera, duela gutti, abeslari lanetan katakume bat elkartu zaie!
Beraz, helburua erraza da. Ordu ta erdian, garai batetako (ta gaur egun oaindik entzuten diren) abestiak, kantatu, dantzatu eta gozatzera.
Kolpez, kolpe!

Olentzeroren oparia!

Aurkezpenik behar ez duen musikaria. Oraingo hontan bere lagunak elkartu  eta kontzertuak egiteaz gain diska bat ere argitaratu du formazio berri honekin. Zenbait aldaketen ondotik Felix Buff bateriajoleak, Audience taldeko Ager Insunza gitarrista eta bibolin jotzaileak, eta We Are Standard taldeko Jaime Nieto baxu-jotzaileak osatzen dute gaur egun Josebaren taldea. Aspaldian genuen Katakun zuzenean entzuteko gogoa eta Olentzerok opari eder hau ekarriko duen esperantzarekin gaude.
entzun hemen

OSO FAN

Donostia aldetik datorren bikotea hauxe.
Oriol bateriajolea jazz musikatik dator, Musikenen ikasketak amaitu ondoren eta talde serioetan aritu ondoren OSO FAN taldean dabil orain. "Ikusiko duzue zuzenean....Hain ondo jotzen du zigarro bat egiteko denbora aurkitzen duela ABESTI ERDIAN" dio Giorgiok bere burua aurkeztu aurretik. 
 Bassmattik, abeslari, eztul-egile eta gitarra joleak, Bassmatti & Vidaur takldearekin oiartzun txikia izan zuen estatuan bere "melodías concertantes" erdarazko diskoarekin. Baina orain euskaraz egiten du kantuan, iazko urte osoan B Aldea saiorako abestiak egiten ibili ondoren.
Orain arte Lou Topeten kontzertuak irekitzen ibili dira, eta hau bakarka joko duten  lehen kontzertua izango da. Estreinaldi mundiala!




Entzun hemen

Iraganaren putzuan


 Sarritan aritzen gara solasian , musika hau dela bertze hura dela, lehen hala zela ta orain bertzela. Adinan gotti guazi eta....
 Hiru auzolangile eta musikazale esperimentatu hauen ekimenez hemen heldu da Zizka gaba. Garai zaharretako musikaz girotuko dute Kataku. Bortz hamarkadatan zehar entzun izan ziren musikak joko ditu gure megafonia zaharrak, batzuk CD kalitatean gainera!
 Aukera ederra beraz katakuko espaziontzira igo eta denboran zehar bidaiatzeko.