Dual-Split maiatzak 6-an

Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute Dual-Split proiektua, bata TEEN taldeko bateri jole eta kantari ohia eta bertzea Bizi Gara eta HERE WE GO MAGIC taldeko baxu jole ohia. Bien aitak fisikan garatutako teoria batetik eratorria da izena, Dual-Split estatitika granulararen teoriatik, zeinak molekuletan egoten diren banaketen dualitatea azaltzen duen.
2010ean Brookyln-en sortu zuten taldea eta gaur egun Biarritz dute bizileku.
2013an argitaratu zuten taldearen lehen EPa "A Thank You" izenaz. Energia eta goxotasuna gordetzen duen indie pop, new age eta sonoritate elektronikoz beteriko diska hauxe.
Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako bateria jole nekaezinarekin (willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat artistekin ibilia) eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.


entzun hemen

SACCO

Apirilak 15ean Irungo Sacco taldea izango dugu gurean. 2009 sortutako taldea.  2014ko hondarrean atera zen argitara beraien diska bakarra. Adiskideen artean, mantso, soseguz, ehunduriko diskoa da. Ohiu eta zarata artean doinu indartsu eta erritmo errepikakorrekin jostatu ohi den taldea dugu sacco. Zail egiten da beraien musikaz solasterakoan Lisabö eta Shellac bezelako taldeak ez aipatzea.











entzun hemen

Bertan behera? ba Beran bertan!

Gaur Joseba Irazoki eta lagunak ariko dira Katakun. Bainonan egitekoa zuten kontzertua bertan behera gelditu eta gero Beran bertan jotzea erabaki dute. Kontzertu sorpresa beraz...
22:30tan
https://josebairazoki.bandcamp.com/


NIRE

"NIRE, nirea da. Nire proiektu ttikia, nire zati bat. Etxean egina, bere berotasunean baina bere bakardadean ere. Uda itogarrian, negu hotz eta euritsuan, udaberri argitsuan eta udazken depresiboan. Sinplea baino intimoa, lasaia baino intentsoa. Entzuten duzunaren, bizi izan duzunaren eta zure ametsek bat egitearen emaitza. Hau da gitarra bat hartu eta ezertan pentsatu gabe jotzen dudanean gertatzen dena, hau da nire barrutik azaltzen dena. Sortu eta hazten joaten da, disko batean bihurtu arte edo kontzertu batean edo batzutan ezertan ez, dena berrasmatzeko eta berriz hasteko"
 Ivan Zabalegik (Lisabö-ko baterijole ohia) bakarkako bideari heldu dio. Rocka eta alt-country doinuak jorratuko ditu bere bi kideren laguntzaz.




Entzun hemen

Ortzil hontan...

Lehenbiziko ideia da hoberena. Horixe da "Le mutant" hirukotearen filosofia. Baiona eta Los-Angelesekoak dira taldeko partaideak.
Surf musika, garage eta rock&roll basatiaren inguruan kokatu daiteke  beraien musika, beti ere muinera zuzenean jotzeko saiakeran.


 







entzun hemen