Dirty pink ladies


Hiru hilabeterako prestatu genuen agendaren erdira iritsi gara jada. Hainbat talde pasatu dira azken asteetan, baina oraindik aunitz falta da. Laster izago ditugu Xabier Montoia, Bide ertzean, Second methode eta Anai arrebak taldeak. Zoritxarrez eta agendan sartuta bagenuen ere Dama taldeak ezingo du bere emanaldia egin.


Azaroak 12 Larunbatarekin Dirty pink ladies taldea izango da katakun. Hementxe kartela eta informazio pixkot:



The Dirty Pink Ladies taldea Alain Martinez, Urko Roa eta Jon Gracia-ren bateratzearekin bat sortu zen 2005eko azaroan Iruneko herrian. 60. eta 70. hamarkadako Love, Jefferson Airplane, The Rolling Stones edo MC5 bezalako taldeenganako mirespenak zer esan handia izan du irundarren soinuan.
Urtebetez konposatzen aritu ondoren “The return to the action!” izenpean lehen Ep-a argitaratuko dute kritika ezin hobeak jasota. Diskoak Turbonegro edo Sewergrooves talde esanguratsuen alboan jotzeko aukera ematen die.
2009an Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak begia bota eta Bloody Hotsak rock zigilupean fitxatuko dute. Emaitza beraien bigarren estudioko diskoa “Sunrise Orchestra” da, trilogia bat izango den lehena hain zuzen. Berriz ere kritika bikainak jasoko dute prentsa musikal nazionaletik. Biran hasteko Rakel Canales pianoan eta Iker Martinez bigarren gitarra bezala batuko dira taldera. Trashmen, Brant Bjork, Roy Loney & SeƱor No, Baby Woodrose, etab.ekin jotzeko aukera dute. Bira amaitu ondoren Jon eta Rakel-ek taldea utzi eta baxu lanetan Jon Sanchez arituko da, Layo Raser taldeko partaidea bera. Egun taldeak, kontzertuekin batera, beraien hirugarren lana izango den “Sunrise Orchestra vol. II” diskoaren lanetan dihardu.

No comments:

Post a Comment