Xabier Montoia zuzenean
















Ez da Xabier Montoiak ostatu honetan jotzen duen lehenbiziko aldia. Azkenekoan ordea, ostatuak oraindik Zizka zuen izena. Ibilbide luzea duen musikari eta idazlea dugu Montoia, urte auniztan musikari beratarrez inguratua plazarik plaza ibilitakoa.
Laster diska berria ateratzekoa da Xabier Montoia, eta hori bakarrik berri haundia litzateke, 2002koa baitu azken musika argitaralpena. Oraingoan Ibon Rodriguez (Eten, Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) bidaideekin landu du Montoiaren Mundu Miresgarria diska.
Berri hobea da laster beraiekin izanen dela gure taula gainean.

M-ak talde mitikoaren garaietatik beti euskal musikaren brankan izan da Xabier Montoia. Pop musikari bestelako eraginak gehituz, dela musika beltza, direla dantzarako erritmoak, dub, rock edo punka eta beti ere hitz borobilekin, egunerokotasunari eta mamu unibertsalei begiratu pertsonal eta ironikoa eskainiz.
Eta zuetako aunitzek ezagutzen duzue Maiteren lana, Mursegorekin eta bertze zenbait lagunekin kolaboratzen duenean ere ez da oharkabean pasatzen. Ibon ere hainbat proiektu interesgarriren atzean dagoen musikari haundia da, beharbada ezagunenak Eten taldea eta Kafea eta Galletak ekimena.

Osagai guzi hauekin, azaroaren 18koa, dudarik gabe, ortziral gau berexia izanen da han biltzen garen guztientzat.

Diskografia:

M-ak

   1. M-ak (IZ, 1983)
   2. Emeak, eta Arrak (Nuevos Medios, 1986)
   3. Zuloa (IZ, 1987)
   4. Barkatu Ama (IZ, 1989)
   5. Gor (Zarata, 1990)

Bakarka

   1. Beti Oporretan (Esan Ozenki, 1995).
   2. Hemen (Esan Ozenki, 1997).
   3. Lagunak, Adiskideak... Eta Beste Hainbat Etsai (Esan Ozenki, 1999).
   4. Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002).
   5. Montoiaren Mundu Miresgarria (Bidehuts,2011).

No comments:

Post a Comment