Morau eta Balerdi-balerdi

Larunbat honetan, hilak 5, Morau gipuzkoarra eta Balerdi-balerdi nafarrak izanen ditugu gonbidatu berezi gisa. Lehenak euskarazko rockaren azken hamarkadetako ibilbideari errepasoa eginen dio, kontzertu-hitzaldi formatuan. Arratsaldeko 6etan hasiko gara berekin.
Afalondoan, berriz, euskarazko pop-aren aitzindari izan ziren Balerdi-balerdi iruñearrak ariko zaizkigu Katakuko taulagainean.
Han ikusiko dugu elkar!

Morau
Balerdi Balerdi