LURRA Azaroak 28

Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen duten proiektua da Lurra. "Akatsa sisteman" izena daraman lan berria aurkeztera datoz Katakura. Indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub...Iñigoren ibilbidean ohikoa den bezela azken lan berri honetan ere musika ezberdinen nahasketa jorratu dute, beti ere soinu akustikotik abiatuta.

Azaroak 28
Ostirala
22:30tan

TERRY LEE HALE Azaroak 20 Ortzeguna

Aurten ere Katakun geldialditxoa egingo du Parisen bizi den Terry Lee Hale kantautore, gitarrista eta istorio-kontalari estatubatuar beteranoak.
80ko hamarkadatik etengabe gitarra bizkarrean harat eta honat ibilitako folk eta blues bidaiaria dugu Terry Lee. Hamar disko eta bi bildumako ibilbide luzea esku artean, bere betiko klasikoez gain,  “The long draw”  bere lan berriko kantuak aurkeztuko dizkigu bakarkako formatuan.

Azaroak 20 Ortzeguna 
20:00tan


http://www.terryleehale.com/

http://www.youtube.com/watch?v=Eol1ZqgygXU


BLITZAR Azaroak 16 Igandea

Blitzar izena jarri dio Heddy Boubaker musikari Frantziarrak Mathias Pontevia bateria jotzailearekin batera martxan jarri duen proiektu berriari. Punk-rock giro elektronikoak jorratuko dituzte eta proiektuaren izenak dioen bezela ixiluneak eta soinu eztanda "espazialak" izango dira tarteka. Heddy Boubaker arlo ezberdinetan bilaketak egitea gustatzen zaion ibilbide luzeko musikaria dugu, garai batean saxofoia jotzen hasi bazen ere baxu elektrikoa eta  sintetizadoreekin jolasten du orain. Zita berexia dugu beraz esperoan aste honetako igande ilunabarrean. 

http://heddy.boubaker.free.fr/Blitzar.shtml