SOLASALDIA

2012ko mobilizazio eta herri kontsultekin hasi zuten Herrialde Katalanetan independentziarako bidea, azken urte hauetan prozesu soberanista areagotuz. Nahiz eta akordio instituzionalek bidea mantsotu egin duten, gizarte katalanak tinko eutsi dio prozesuarekin antzinera jarraitzeari. 2014ko azaroaren 9an hilabeteetako prestaketa lanak izan zuen kontsulta, eta beranduago 2015eko irailaren 27ko hauteskundeen bitartez eman zen parlamentuaren osaketa, hagitz mugarri garrantzitsuak izan dira Katalanek egiten ari diren bidea ulertzeko. 
Bereziki CUP alderdiak eta Herrialde Katalanetako ezker independentistak duen papera ezagutzea interesgarria iruditzen zaigu, nazionalismoko eliteen aurrean alternatiba soberanista bat proposatzen baitute. Independentzia nahi dute guztia aldatzeko, ezkerretik eta desobedientziaren bitartez.  

Horretarako, ekainaren 2an, ortzirala, Isabel Vallet, CUP-eko kidearekin eta Kataluniako parlamentari izanarekin solasaldi bat edukitzeko aukera izanen dugu, gaur egun Katalunian bizi duten prozesuaz, eta CUP alderdiaren paperaz gehiago jakin dezagun. Vallet-ekin batera ere Gorka Bereziartua, Argiako kazetaria gurean egonen da solasaldia bideratzeko. 
Gorka Bereziartua


GOIENER-en eskutik hitzaldi-tailerra

Energia, batez ere elektrikoa, gaur egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. Gaur egun merkatu elektrikoaren komertzializazioa liberalizatua badago ere, sektore estrategikoa bilakatu da energia eta honen kontrola enpresa gutti batzuen esku gelditu da. 

Azken urte hauetan, merkatu elektriko horren kritika egiten ari da eta oligopolioen antzinean bertze aukera batzuk zabaltzen ari dira: Energia komertzializatzen duten energia kooperatibak. 

Kooperatiba hoietako bat da Goierrin 2012an sortutako Goiener. Goienerren helburua herritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.



Ekainaren 1ean, ortzeguna, arratsaldeko 20:00etan, Kataku Herri Ostatuan Goienerren eskutik merkatu elektrikoari, dauden alternatibei eta Goienerri buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu. 


http://www.goiener.com/eu/

TODO CUMBIA In-corporación In-vocación


Oinarrizko osagai bezala, gorputz eta abotsera nator, espresio-gune amankomun direnotan murgilduaz, abesti popular bat, ekintza(akzio) baterako gakotzat erabiliaz.  Nolabaiteko deialdia bailitzan, amankomun eta norberena era berean.
Gorputza, berbak, kontaktu mikrofonoak, DIY grafito sintetizadorea ta fototheremin-a bezalako gailuekaz, soinudun mugimendu paisai bat, ritual txiki bat osatuaz.
Mugitze zaratatsudun gorputza, 
berbak ahoratzen. 
Kantura hurbilketa bat. 

Myriam Rzm-ren eskutik performance-a. 
Igandean arratsaldeko 20:00tan.

ABOVE THE TREE

1993.urtearen bueltan Miguel Indurainek garaipena lortu zuen Senigallian, Italiako ipar-ekialdean aurkizen den herrixka ttikian. Handik metro gutti batzuetara, hor nonbait, Marco Bernacchia mutiltxo gaztea bere aitatxiren gitarraren traste zaharretan blues doinuak marrazteko saiakerak egiten zebilen zuhaitz baten azpian. 
Urteen poderioz eta “Gallina” bezalako rock talde esperimentaletan arituz, musika jakintza haunditu ahala, gitarra zaharrari ere eguneraketa batzuk egingo dizkio garaian garaiko beharren arabera. Poliki poliki, pedal ezberdinen laguntzaz eta mikrofono zatar baten soinuaz ABOVE THE TREE emango du ezagutzera.

Gaur egun bera da kontinente europearrean zehar dabilena musika zabaltzen eta nola ez Katakun izango du bere hurrengo etapa. Heldu den ortzilin 22:30tan izango dugu bere soinu goxoak entzuteko aukera. 

https://www.youtube.com/watch?v=igbdaEnx3y0


Doble capa+ Occhi di farfalla

DobleCapa
Biko formatuan taularatzen den Madril hiriko banda da Doble Capa. Arianne Picón (Bateria) eta Mario Navajas (CigarBoxGuitar) dira taldeko kideak, eta musikalki, rock giroak lantzen dituzte.
https://doblecapa.bandcamp.com/releases

Occhi Di Farfalla
Occhi di Farfalla bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa den taldea da. Miren (ahotsa) eta Hodeiri (kitarra eta ahotsa), Bati (bateria) eta Jokin (baxua) batu zaizkie. Kolore anitzeko abestiez bideaz gozatzeko eginiko ekintza musikala da honakoa. Bidean bi disko kaleratu dituzte, azkena, 2016 urteko "Lerroetatik ihes" lana.
https://occhidifarfalla.bandcamp.com/

Kontzertu bikoitza izanen dugu beraz ostiral honetan (maiatzak 12, 22:30tan)