Nabala + Verde Prato



Nabala, Unai Azkune eta Jaime Nietok osatutako proiektua da. Musika akustiko eta lasaia  jorratzen dute gitarra, baxu elektrikoa eta ahotsa nahastuz osatzen dituzten abestietan.
Beraiekin batera Verde Prato izango dugu. Ana Arsuaga tolosarra dago proiektu onen atzean. Teklatu eta ahotsaz sortutako abesti minimalistak eskeiniko dizkigu.  


Katakun munstro hauek izango ditugu laixter.
Negu beroa heldu da! 















https://youtu.be/eLyl3vCG4gY


https://www.youtube.com/watch?time_continue=73&v=26c_y9ve7no
  •  2017an Nantesen (Frantzia) sortutako proiektua dugu hau. Chausse Trappe eta Papier Tigre  taldeetako bina partaideren elkartzearen ondorioa da Spelterini. Izena Marìa Spelterini funanbulista ezagun italiarrari ebatsi diote soka tentsu eta malguaren gainean pasatako momentuei omen eginez.  Betiko abesti formatuetatik at dabiltza eta giro  errepikakor eta ilunak sortzeko joera dute. Zorionez beraien biran geldialditxoa egingo dute Katakun. 




Larra bideak

Iñaki Larraioz nafartarraren bakarkako lehenbiziko proiektua da Larra bideak. Hegaldatzearen eta berriz lurrera erortzearen arteko puntu lauso horretan kokatzen du bere musika: itxaropenerako zein etsipenerako distantzia berbera. Pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez egidako zalantza une baten erretratu musikala da.

Bagatoz!!!

















Urrian Kataku berrirekitzera doa!  Proiektuak aurrera segituko du forma eta funtzionamentu ezberdinarekin bada ere. Bitartean "berpiztu eguna" antolatu dugu itxita egon den denbora honetan sortu diren gastuei aurre egin asmoz.
Hiru musika taldek beren burua eskeini dute ostatua laguntzeko. Eskerrikasko beraiei eta ostatua berpizten lagundu duzuen eta lagunduko duzuen guztiei ere!

Aupa!!!


Marmoka

Marmoka taldea 2014an sortu zuten Hondarribian Bidasoaldeko zenbait lagunek. Bidean, bi disko kaleratu dituzte 2015ean Marmoka eta 2017an Bidaide. Aurtengo urtarrilean iritsi da Plakton izenburupean lan berria, hiru kantu biltzen dituen EPa. 












Entzun hemen

Dokumentala


Venezuelara begira

Ortzil honetan pintxo-potearen orduan (19:00tan punttual) puri-purian dagoen gaiaren inguruko hitzaldia izango dugu Katakun. Komunikabideeatan jasotzen dugun informazio kutsatuari aurre egin asmoz, Askapena talde internazionalistako Unai Vazquez gonbidatu dugu Venezuelako egoerari buruzko nundik norakoak argitzeko. 

Ainara Legardon


Beran Mik estudioetan grabatutako bere azken lanaren aurkezpenetan dabil Ainara Legardon. Aipagarria da azken lan honetan Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearekin elkarlanean lortu duen gordintasun eta intimotasuna. Dinamikaz jositako soinu eta giroak jorratzen ditu zuzenekoetan Ruben Martinez baxularia eta Hector Bardisa bateriaren laguntzaz, zarata eta ixiltasun ertzetan nahi bezela bidaiatuz. 
Otsailak 8 ortzila, Katakun.  












Argazkia: Rafa Rodrigo

http://www.ainaralegardon.com/eu/

DAMA

Bortziriak, Malerreka eta Baztan elkartzen dituen taldeak egurra banatuko du larunbatean Katakun neguari aurre egin asmoz.
Txomin, Ramontxo, Jones eta Iker dira dagoeneko hiru diska dituen Damaren partaideak. Azken diska aurkezten dabiltza orain han eta hemen Euskal Herriko txoko ezberdinetan.




https://dama.bandcamp.com

MUGALDEKOAK BAND

                                                               web orrialdean info gehiago

Holy motors

Estoniar menu berezia izango dugu igandean (urtarrilak 13, 19:00tan) katakun. Taldearen osagaiak: Rock psikodelikoa, soinu paisai baketsuak, western zinemaren ukituak, hiru gitarrista, bateria, ahotsa eta kilo bat reverb.
Baino batez ere giro goxoa.