Dokumentala

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Tximeletak, Arrakala eta Gure Kabuz ala Hilen ondoren, Topatuk ekoitziriko laugarren dokumentala izango da Zizelkariak.

Lukiek+Vulk

Lukiek, Josu Ximun (abotsa ta gitarra), Antton Goikoetxea (bajue) eta Christian Rodriguezek (bateria) osatzen dute. Euskaraz abestutako rock alternatiboan dabiltza. 

https://lukiek.bandcamp.com/album/lukiek-1


Vulk Bilboko talde gaztea da; Ingalaterrako post-punk-etik zuzenean edaten duena. "Zaldia burning" eta "No longer great deal" lan laburren ostean, iaz kaleratutako "Beat kamerlanden" lan luzearekin goia jo dute. Joy Division gogora ekarriz askotan, horien irmotasuna eta iluntasuna dute ardatz, baina harago doaz. 

https://vulk.bandcamp.com

Oharra: 
kontzertua 22:00tan hasiko da. Punttual.

Hor Hor







Hor Hor deitzen gituk. Gure kantuak emaiten ditiagu, poema batzuetatik abiatuz guk konposatutakoak edo guhaurek osoki idatzirik, euskaraz eta frantsesez. Gure estiloa definitzea aski zaila ziguk, kantu-bidaiak dira, nonbait has eta beste nonbait bukatzen direnak, alde hortatik gu ere harritzen gaituztenak batzutan. Musika akustikoa duk gurea. Parranda aurreko une intimo, trinko, atento eta hauskor batentzat ideala, trago batzu edan eta dena lehertu aurretik. 
Ez dakiat aski argi den... 

Izan ontsa eta ikus arte!








Inauteri hauetan Kataku arte galeria batetan bilakatuko da. Asteburuan zehar herritarren (haur zein helduen) artelanak jaso eta jarriko dira astelehenean erakusketa irekitzeko. Marrazki, argazki edo eskulturak, ongi  etorriak denak. Denok daukagu artista bat barrenian, atera dezagun egun batez bada ere!

Oharrak: 

-Artelanek textutxo bat ekarriko beharko dute gehiturik, argigarri gixa. (euskaraz beti!)

-Kontutan izanik inauteriak direla ez ekarri aprezio sobera diozun artelan hori. Agian ez duzu berreskuratuko edo norbaitek zuzenketaren bat egingo dio.  

-Oraindik ez badakizu zertaz mozorrotuko zaren… arte kritikariak edo “ulertuak” behar ditugu! 

-Egunean bertan "performance" bat egin nahi izan ezkero... ateak zabalik noski!



Animatu!!!!
Sormenezko ekintza gisa definitzen du bere burua Hatxe taldeak. "Panpin hautsien dantza" diska berriaren aurkezpena izango dugu katakun. Idoia Hernándezek 2017an abiatutako proiektuaren bigarren diska dugu hauxe. Zuzenekotarako Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Ochoaren laguntzaz emankizun bereixi bat prestatu dute. "Ez da ohiko kontzertu bat. Ezta ere bakarkako kantuen segida bat. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera eta bukaera bat du. Kantuen arteko transizioak testuekin, argiekin edota inrpobisazio eta material elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez. Taula gainean musikarien 3/4 emakumeak dira. Horrezgain, genero ikuspegitik irudi hauskorrak ematen dira. Emakume bizarduna. Emakume haurdun eta kaskamotza. Makillatutako gizon liraina. Horregatik, jantzien lanketa bat dago, pertsonaia ezberdinak iradokiz"."Iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Friedrich Hollaender konpositorearen kabaretetako ildoa jarraituz, Tom Waits musikariaren zakartasuna hartuz eta Satieren Gymnopédie baten gozotasunetik bidaiatzeko aitzaki bat".
Behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zuen “Arima” Paule Bilbao musikariak (kitarra eta ahotsa),
Josu González (baxua) eta Gontzal Bilbaoren (bateria) laguntzarekin .

4 abestiz osatutako “Metamorphosis” EP-a aurkeztuko   du Euskal Herrian zehar. Diskoa Karlos Osinaga, “Txap”-ekin grabatu dute Bonberenea ekintzetako estudioetan. 










Entzun hemen