Sormenezko ekintza gisa definitzen du bere burua Hatxe taldeak. "Panpin hautsien dantza" diska berriaren aurkezpena izango dugu katakun. Idoia Hernándezek 2017an abiatutako proiektuaren bigarren diska dugu hauxe. Zuzenekotarako Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Ochoaren laguntzaz emankizun bereixi bat prestatu dute. "Ez da ohiko kontzertu bat. Ezta ere bakarkako kantuen segida bat. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera eta bukaera bat du. Kantuen arteko transizioak testuekin, argiekin edota inrpobisazio eta material elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez. Taula gainean musikarien 3/4 emakumeak dira. Horrezgain, genero ikuspegitik irudi hauskorrak ematen dira. Emakume bizarduna. Emakume haurdun eta kaskamotza. Makillatutako gizon liraina. Horregatik, jantzien lanketa bat dago, pertsonaia ezberdinak iradokiz"."Iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Friedrich Hollaender konpositorearen kabaretetako ildoa jarraituz, Tom Waits musikariaren zakartasuna hartuz eta Satieren Gymnopédie baten gozotasunetik bidaiatzeko aitzaki bat".

No comments:

Post a Comment