Olentzeroren oparia!

Aurkezpenik behar ez duen musikaria. Oraingo hontan bere lagunak elkartu  eta kontzertuak egiteaz gain diska bat ere argitaratu du formazio berri honekin. Zenbait aldaketen ondotik Felix Buff bateriajoleak, Audience taldeko Ager Insunza gitarrista eta bibolin jotzaileak, eta We Are Standard taldeko Jaime Nieto baxu-jotzaileak osatzen dute gaur egun Josebaren taldea. Aspaldian genuen Katakun zuzenean entzuteko gogoa eta Olentzerok opari eder hau ekarriko duen esperantzarekin gaude.
entzun hemen

OSO FAN

Donostia aldetik datorren bikotea hauxe.
Oriol bateriajolea jazz musikatik dator, Musikenen ikasketak amaitu ondoren eta talde serioetan aritu ondoren OSO FAN taldean dabil orain. "Ikusiko duzue zuzenean....Hain ondo jotzen du zigarro bat egiteko denbora aurkitzen duela ABESTI ERDIAN" dio Giorgiok bere burua aurkeztu aurretik. 
 Bassmattik, abeslari, eztul-egile eta gitarra joleak, Bassmatti & Vidaur takldearekin oiartzun txikia izan zuen estatuan bere "melodías concertantes" erdarazko diskoarekin. Baina orain euskaraz egiten du kantuan, iazko urte osoan B Aldea saiorako abestiak egiten ibili ondoren.
Orain arte Lou Topeten kontzertuak irekitzen ibili dira, eta hau bakarka joko duten  lehen kontzertua izango da. Estreinaldi mundiala!




Entzun hemen

Iraganaren putzuan


 Sarritan aritzen gara solasian , musika hau dela bertze hura dela, lehen hala zela ta orain bertzela. Adinan gotti guazi eta....
 Hiru auzolangile eta musikazale esperimentatu hauen ekimenez hemen heldu da Zizka gaba. Garai zaharretako musikaz girotuko dute Kataku. Bortz hamarkadatan zehar entzun izan ziren musikak joko ditu gure megafonia zaharrak, batzuk CD kalitatean gainera!
 Aukera ederra beraz katakuko espaziontzira igo eta denboran zehar bidaiatzeko.  

SEIURTE

Lasai. Presarik gabe. Horrela definitzen du Seiurtek bere filosofia, eta jadanik sei ezezik hogei urte daramatza ttur ttur, hasierako motibazio berarekin gainera. Bitarte guzti horretan diska andana bat egin ditu Bilbo inguruetako taldeak eta orain "ezpalak" aurkezten dabiltza, kaleratu duten azkenengoa. Rock eta pop doinu trinkoak jorratu izan ditu beti Seiurtek. Musikari eskarmentatuak dira guztiak eta beren zuzenekoetan nabaritzen da gehien.
Hona hemen azken diskoa aurkezteko egin duten BIDEOA

Azaroak 6 ostirala
 22:30tan

Guttigo falta da...


Ohitura zaharrak mantenduz Lurraren egunaren bezperan, nola ez, Lurraren gaua ospatuko da altzateko ostatuetan. Horretarako luxuzko hiru talde gonbidatu ditugu. Hasteko, arratseko 22:00tan Ikuilun Oscar Benas gitarjolearen bakarkako lana dastatzeko aukera izanen dugu. Bertzeak bertze Fermin Muguruza, The Solanos, La Bemba Blanch taldeekin aritutakoa dugu hauxe. Bigarrenik Jupiter jon taldea izango da Katakun. Grabatu berri duten diskako abestietaz gozatzeko aukera emango digute, eta hirugarrenik eta bukatzeko, Balerdi-balerdi taldea entzungo dugu Bidaxkan, dagoeneko aski ezagunak ditugun rock-aren beterano nafarrak.
Musika gau perfektua beraz! etzazula galdu!...eta etorri ezkero ez zaitez sobera galdu, igandean artisau eta nekazari azkoka izango baitugu Lurraren egunean. Asteburu pasa ederra!

ANDRÒMINES

Urriak 11 Igandea 20:00tan.
Kataluniatik, dator taldea, hain zuzen ere Vilafranca del Penedès-herritik. Rock eta pop doinuak dituen "Utopies del present" disko berria aurkeztuko digute. Xavi Cholbi da taldearen sortzailea lehendik bateria jole bezela ibilitakoa, orain gitarra eskuetan abentura berri batean murgilduta. 








                                                                                                   

Heldu gara bueltan!

Heldu den igandean eskeintza bikoitzarekin hasiko dugu ikasturtea katakun. 

2010ean izan zen lehenbizikoz gurean Andrea Rottin. Ordutik ia urtero egin izan digu bixita, proposamen berriekin baino beti ere folk eta rock doinuekin jostatuz. Txekiar musikaria lagunekin dator oraingoan, hain zuzen ere Oswaldovi taldeak lagunduta.
entzun Andrea Rottin & Oswaldovi

Bertzalde Julinko bikote txekiarrak ere beren tartetxoa izango du.
entzun Julinko




CRÓ

Galiziatik datorren laukotea dugu Cró.
Rock eta jazz kutsuko konposizio korapilatsuak eta bideosorkuntza batuz  zuzeneko bakar eta paregabeak sortzen ditu taldeak emanaldi bakoitzean. Estudioan grabatutako hirugarren diska aurkezten ari dira, 'Pera' izenekoa.
 







https://www.youtube.com/watch?v=tdI_ApjWvWE

http://spacecro.bandcamp.com/album/pera


Astesantutako plana!

Joseba B. Lenoir Gang
Joseba Baleztenak pauso bat gehiago eman du eta banda oso bat elkartu du bere kantuen osotasunaren bila. Lehendik berekin aritzen zen Felix Buff-en bateriaren laguntzaz gain, Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak) izango ditu bidelagun.
 Joseba B. Lenoir-en 'Tenpesta' estudioko azken diskoko kantuekin batera, Berako gitarra-jotzaileak sorturiko kantuak osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda. Tartean, Izar & Star zikloan eman zuten Neil Young & Crazy Horse handien kanturen bat, ere.


Apirilak 2 Ortzeguna
22:30tan

Ederra izan zen!


Argazkiak eta bideoa: A.Zubieta



ttipi-ttapa-ttipi-ttapa NAPOKA!


K


Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpen birari amaiera emango dio Napoka Iria bikoak martxoan. Urte eta erdi igaro da diskoa kalean jarri zutenetik, eta tarte horretan hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ditu bikoteak. Euskal Herrian ez ezik Japonian, Galizian eta Espainian aritu dira.

Martxoan azken sei kontzertuak eskainiko dituzte Ander Mujikak eta Miren Narbaizak, denboraldi baterako agur esan aurretik. Kontzertu “bereziak” izango direla iragarri dute.

Birako azken emanaldia Katakun eskainiko dute.

ROUILLE+ MORROPHINE




Duela  hilabete batzuk Zaragozako Rouille taldeak kale egin zigun Katakun. Kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen taldekide bat gaixo zutelako. Badirudi sendatu zaigula eta gogoz datorzkigu beraien bigarren saiakeran.
Amanda Woodward, Interlude, Prau edo Visión Túnel bezelako taldeetan aritutako kideek osatzen dute Rouille (Zaragoza) taldea. Urte bateko ibilbidearekin 7 abestiko “On tue ici” izeneko diska grabatu berri dute. Frantsesez abestutako rock ilun eta eta indartsua jorratzen dute. Zaragozatik Frantzia alderako bidean katakun geldialditxoa egingo dute.
 Aldi hontan gainera, "Morrophine" taldeak lagundurik etorriko dira, Zaragozakoak hauek ere, eta gurean jadanik ezagun ditugunak, izan ere duela bi urteko Berako bestetan Morphine taldearen abestiak zuzenekoan entzuteko aukera eskeini ziguten. 




Hiru musikari ipurterrek osatzen duten talde berria hauxe. Bateriakin Marcos Junquera, "Betunizer" edo "La Orquesta del Caballo Ganador" proiektu bereixietako partaidea. Guitarra eta ahotsekin Óscar Villariño aurkituko dugu, "Triángulo de Amor Bizarro" taldean aritutakoa, eta bajuan Xavi Muñoz "Litius" taldean aritutakoa. Hirukoteak gaztelania eta galegoz abestutako 7 kantuko diska grabatu zuen lehengo urtean eta aurkezpen lanetan dabiltza orain. Beraien musikan "Slint", "Ry Cooder" bezelako taldeen printzak aurki daitezke.

=entzun hemen=