THE BALLADURIANS

Ortzirala
Azaroak 22
22:30etan

























The Balladurians taldea izanen dugu ortziral honetan Katakun. Ohiko rock talde formatua hautsiz, guitarra, ahotsa, teklatua, erritmo kutxa eta biniloen bitartez punk erritmo errabiatuak egiten dituzten BI TIPO dira BALLADURIANS.
Bietako bat, Laurent, lehendik ere bizpahiru aldiz izandu da gurean, bertze proiektu aski interesgarri batzurekin. Oroitzen Cannibales&Vahinés taldearekin emandako kontzertu puska? Eta Familha Artús folk talde haundia? Ba Laurent gitarrajolea hor zen bi talde hoiekin. Ia ze proposamen ekartzen diguten oraingoan, generalean haize freskoa izaten baita Okzitania alde horretatik heldu dena.
Joan den igandean Napoka Iria aditzera bildu zen jendetza ez da izanen ostatuan, bistan da, baina gaudenak gaudela gure belarrizulo zoldazuak asetzeko adinako buila izanen da dudarik gabe, eta igual, igual norbait dantzatzera animatzen da. Ez, bromak aparte, hementxe dituzue lotura batzuk aperitif gisa:
Etxean dantzatzen dutenentzat
Bertze bat

www.theballadurians.com

Napoka Iria zuzenean

























Igande arratsalde hontan Napoka Iria taldea bertatik bertara entzuteko aukera paregabea izanen dugu Katakun. Miren Narbaiza eta Ander Mujika elgoibartarrek osatzen dute talde ttiki baina haundi hau.
Doinu gazi eta erritmo goxoez giro intimoak sortzen jaioak dira Napoka Iria. Oinarrian gitarra eta ahotsa erabiltzen badituzte ere tarteka bertze musikariekin ere aritzen dira kontzertuetan.
Kasu hontan Berako Felix Buff (bateria) eta Elgoibarko Iban Urizarren (tronpeta) laguntzarekin ariko zaizkigu Katakuko taula gainean, eta ez dira edozein bi hoiek ere. Saran, Iñigo Irazokiren estudioan grabatu berri duten diska aurkeztuko digute, fresko-fresko. Aitzakiak eskas, beraz, igande arratsaldean gure belarriak etxean zigortuta uzteko.

NAPOKA IRIA
IGANDEA 17
ARRATSALDEKO 6ETAN
KATAKUN

napoka iria
Felix Buff
Iban Urizar





TERRY LEE HALE

















Udazkenarekin batera, berriz ere geure inguruan izanen dugu Parisen bizi den Terry Lee Hale kantautore, gitarrista eta istorio-kontalari estatubatuar beteranoa.
80ko hamarkadatik etengabe gitarra bizkarrean harat eta honat ibilitako folk eta blues bidaiaria dugu Terry Lee,
Hamar disko eta bi bildumako ibilbide luzea esku artean, bere betiko klasikoez gain, urriaren 14an argitaratuko den “The long draw” lan berriko kantu batzuk ere aitzinatuko dizkigu bakarkako formatuan.


http://www.terryleehale.com/

http://www.youtube.com/watch?v=Eol1ZqgygXU


TERRY LEE HALE - EUSKAL BIRA 2013

Urriak 3, ortzeguna, 21:00etan, Errenteriako Niessen aretoan
Urriak 4, ortzirala, 22:00etan, Iruñeko Terminal ostatuan
Urriak 5, larunbata, 22:30ean, Berako Kataku ostatuan
Urriak 6, igandea, 21:00etan, Urretxuko Motz tabernan
Urriak 8, asteartea, 21:00etan, Gasteizko Parral tabernan
Urriak 9, asteazkena, 21:30ean, Arrasateko Iluntz tabernan
Urriak 10, ortzeguna, 22:00etan, Sopelako La Triangu tabernan
Urriak 11, ortzirala, 21.00etan, Bilboko Umore Ona tabernan
Urriak 12, ortzirala, 22:00etan, Trinkete Antitxokoan

TERRY LEE HALE katakun


IRAILAK 28 Larunbata Don the tiger + Caballo

Bueltan gara berriz katakuko kontzertuekin. Oraingo hontan bi musikari izango ditugu taula gainean. Alde batetik "Don the tiger", Bartzelonako Adrián de Alfonso-ren proiektua hauxe. 2012an Berlinen grabatu duen “Varadero” izeneko diska aurkeztuko digu. Ahoarekin egindako erritmo puskatuak, pareta kolpe eta bertzelako soinuekin giro bereixi eta pertsonalak entzuteko aukera izango dugu,This Heat, Akauzazte, Tom Waits edo eta Swans-en doinu ilunak gogoraraziz.
Ondotik "Caballo" musikari Donostiarra ariko da. Izen honen atzean "Cuchillo" tadeko partaide izandako Israel Marco topatuko dugu.  Kontzertua arratseko 22:30tan hasiko da.    


Ortzil hontan Sumision city blues taldea izango dugu katakun. 2013an kaleratutako diskoaren aurkezpena egiten dabiltza. Blues-a punk-a era rock&roll-a  nahasten dituzte beraien abestietan. Gasteizen 2009an sorturiko taldea dugu SCB eta azken urteetan Berako Joseba Baleztena gitarjolea taldeko partaide izatera igaro da.

Trin trails Kaxerna gaztetxean izango da!

Zaharberritze lanak luzatzen ari zaizkigula eta azkenean Tin Trails taldeak Kaxerna gaztetxean egingo du emanaldia.

Asteazkenean beraz, 20:00tan KAXERNA GAZTETXEAN


TIN TRAILS


Apirilak 17 asteazkena arratsaldeko 20:00tan Tin trails taldea izango dugu gurean. Euskal herrian hasiko dute europarako bira eta guk ez dugu  proposamen berexi hau bertatik bertara entzuteko parada galdu nahi izan. New York, Frantzia eta Euskal herria batzen dituen proiektua da Tin trails. Jason Orlovich-ekin batera ariko dira Felix Buff (willis drummond) eta bere anaia Johannes Buff gure artean jada aski ezagun direnak. Pop kutsuko abesti goxoekin giro berexiak sortuko dituzte gure belarrien gozamenerako.






https://soundcloud.com/tintrails




AINARA LEGARDON


 Denbora luzez lasai-lasai egon ondotik,
gaurgero urduritzen hasia zaigu Katakuko eszenatokia. Izan ere, itzal handiko abeslari eta musikaria hartuko baitu laster bere gainean, martxoaren 15ean hain zuzen.
Ainara Legardonen bisita izanen dugu Katakun ortziral honetan. Oraindik gaztea izanagatik esperientzia handiko neska dugu Ainara. Musika egiten daramatzan 20 urte hauetan musikari asko izan ditu ondoan, batzuk gure artean aski ezagunak direnak eta proiektu ezberdin askotan ere parte hartu izan du. 2003tik aurrera, bere zigilu diskografiko propioa sortu zuen, Winslow Lab izenekoa eta bakarlari moduan jotzen hasi zen. Katakun ere bakarlari bezala ariko zaigu.
Hona hemen bere lana eta ibilbidea ezagutzeko zenbait lotura:

Onion taldearekin:
http://www.youtube.com/watch?v=IQHwXeF-TGI

Oraingo taldearekin:
http://www.rtve.es/alacarta/videos/los-conciertos-de-radio-3/conciertos-radio-3-ainara-legardon/1552942/

Bakarka:
http://www.youtube.com/watch?v=gQs95S0BkC4

Bere web orrialdea:
http://ainaralegardon.wordpress.com/