NAFARROAREN GARAIA dokumentala GAUR



Juan Kruz Lakastaren dokumentalaren emanaldia izango da. Nafarroako aldaketa garaian pertsona ezberdinei eginiko elkarrizketa interesgarriak.
20:00tan.


"Le quattro volte" filma Joseba Irazokik musikatua GAUR!

Baliabide ugariko musikaria da Joseba Irazoki, bilatzaile nekaezina, dotore eta pragmatikoa. Konposizioan ezezik bat-bateko inprobisazioan ere interesatua. Oraingoan Michelangelo Frammartinoren Le Quattro Volte filma bere soinu banda partikular gisa interpretatuko du.

Le quattro volte edo bizitzako 4 faseak, pelikula ederra eta hunkigarria da, soila eta sakona.
2010an Cannesen europako film onenaren saria eskuratutakoa, Calabriako mendietan kokatzen den Caulonia herri ttikiaren bizitza kontatzen du filmak.




AMETSEN LIBURUA


Preso, erbesteratu edo deportatu diren edo izan diren ia bostehun lagunen ekarpenak biltzen dituen Ametsen liburua aurkeztuko dute gaur Katakun 19:30etan. 




BETUNIZER kontzertua Ekainak 6 Astelehena


Valentziatik dator lurrazalean zeresan handia ematen dabilen hirukote bizi-bizi hau. Curriculum luzea duten hiru lagun hauek Betunizer taldea sortu zuten eta dagoeneko hirugarren diskoa, 'Gran Veta' izenekoa (B-Core), dakarte beso azpian. Post-hardcorearen oinarrizko patroiak zizelkatuta dituzte aspalditik, baina hortik harago funkyarekin eta beste doinu batzuekin ere ausartzen dira, beti ere urgentzia, oldarkeria, barnera sartzen diren erritmo astunak eta erritmo bizi-bizia erakutsiz; ausartzen denari dantza egiten saiatzeko gonbidapena luzatuz.

https://betunizer.bandcamp.com/

PERLAK kontzertua Ekainak 5 Igandea


​Igande honetan Perlak talde Zarauztarrak "itzaletik" izeneko beraien azkeneko diska aurkeztuko digute. 














TALAKA


IKUSI, ENTZUN, IKASI eta GOZATU!


Ospakizun astea datorkigu Katakun ostatuan. Izan ere 10 urte bete ditu gure katakurtxintxak. Urte guzti hauetan herriari eskeintza kulturala zabaltzeko asmoarekin era guzietako ekitaldiak antolatu izan dira bertan, baino bereziki kontzertuak izan dira errezetaren osagai nagusia, jadanik, eta konturatu gabe, 100 baino gehiago izan bait ditugu.  Aste berezi hau ospatzeko ere kontzertuak ez dira faltako, baino horrez gain bertzelakoak ere izango dira.
Hasteko antzerkia izango dugu Larunbatean ekainak 4 kultur etxean, Gaizka Sarasolaren "Talaka" izeneko antzezlana. Igandean berriz, Perlak talde Zarauztarrak beraien diska berria aurkeztuko digu. Astelehenean Betunizer talde Valentziarrak Frantziako biran abiatu aurretik geldialditxoa egingo du katakuko taula gainean aritzeko. Asteartean euskal preso politiko ohiek idatziriko "Ametsen liburua"ren aurkezpena izango dugu. Biharamunean, Joseba Irazokik "Le quattro volte" film italiarra musikatuko digu zuzenean. Ortzegunerako "Nafarroaren garaia" Juan Kruz Lakasta elkarrizketatzaile duen dokumentalaren emanaldia izango da. Asteburuari ateak irekitzeko, ostiralean "Radiator" Ziburu eta Bordeleko bikoaren eta "Sam fleisch"  Bordeleko taldearen rock kontzertuetaz gozatu ahalko dugu eta... bukatzeko, larunbatean Zizka ostatuaren 25 urteak eta katakuren 10ak ospatzeko bazkaria eta jam session-a izango dira berako musikarien eskutik Inaxio Agararekin batera antolatutako Zotal-total bestan.

Aste guztian zehar pitxo-pote berezia eskeiniko digute Katakuko zerbitzariek.

Ufffa! Badugu zer ikusi, entzun eta gozatu! Zatozte gurekin ospatzera!



   
Beran bertan ezagutu genuen Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortutako Eten taldea. 2002.urte iguru hortan diska bat grabatzera etorri ziren oraindik eraikitzen ari zen Mik estudiora. Obratan buru-belarri laguntzen aritu ziren grabatzen hasi baino lehen. Orduan hirukote moduan aritzen ziren. Beranduago, Sendoak (baxulariak) taldea utzi ondoren etzuten beraien ibilaldia eten, bikote bihurtuta, Unai eta Ibon inprobisazioan oinarritutako rocka egiten hasi ziren. Orain diska berri bat aurkeztera datoz, zarata, abiadura eta hitz goxo gutti dauzkan "Atx" izeneko lan basatia aurkeztera.
Beraiekin Killerkume taldea izango dugu taula gainean. Inguru berdinetako bikotea hau ere. Zaratatsuak hauek ere baino erritmo pixutsuagoak erabiltzea gogoko duen taldea. Gau basatia beraz katakun heldu den maiatzaren 28an izango duguna.





http://www.etentaldea.net/
https://killerkume.bandcamp.com/

Dual-Split maiatzak 6-an

Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute Dual-Split proiektua, bata TEEN taldeko bateri jole eta kantari ohia eta bertzea Bizi Gara eta HERE WE GO MAGIC taldeko baxu jole ohia. Bien aitak fisikan garatutako teoria batetik eratorria da izena, Dual-Split estatitika granulararen teoriatik, zeinak molekuletan egoten diren banaketen dualitatea azaltzen duen.
2010ean Brookyln-en sortu zuten taldea eta gaur egun Biarritz dute bizileku.
2013an argitaratu zuten taldearen lehen EPa "A Thank You" izenaz. Energia eta goxotasuna gordetzen duen indie pop, new age eta sonoritate elektronikoz beteriko diska hauxe.
Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako bateria jole nekaezinarekin (willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat artistekin ibilia) eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.


entzun hemen

SACCO

Apirilak 15ean Irungo Sacco taldea izango dugu gurean. 2009 sortutako taldea.  2014ko hondarrean atera zen argitara beraien diska bakarra. Adiskideen artean, mantso, soseguz, ehunduriko diskoa da. Ohiu eta zarata artean doinu indartsu eta erritmo errepikakorrekin jostatu ohi den taldea dugu sacco. Zail egiten da beraien musikaz solasterakoan Lisabö eta Shellac bezelako taldeak ez aipatzea.











entzun hemen

Bertan behera? ba Beran bertan!

Gaur Joseba Irazoki eta lagunak ariko dira Katakun. Bainonan egitekoa zuten kontzertua bertan behera gelditu eta gero Beran bertan jotzea erabaki dute. Kontzertu sorpresa beraz...
22:30tan
https://josebairazoki.bandcamp.com/


NIRE

"NIRE, nirea da. Nire proiektu ttikia, nire zati bat. Etxean egina, bere berotasunean baina bere bakardadean ere. Uda itogarrian, negu hotz eta euritsuan, udaberri argitsuan eta udazken depresiboan. Sinplea baino intimoa, lasaia baino intentsoa. Entzuten duzunaren, bizi izan duzunaren eta zure ametsek bat egitearen emaitza. Hau da gitarra bat hartu eta ezertan pentsatu gabe jotzen dudanean gertatzen dena, hau da nire barrutik azaltzen dena. Sortu eta hazten joaten da, disko batean bihurtu arte edo kontzertu batean edo batzutan ezertan ez, dena berrasmatzeko eta berriz hasteko"
 Ivan Zabalegik (Lisabö-ko baterijole ohia) bakarkako bideari heldu dio. Rocka eta alt-country doinuak jorratuko ditu bere bi kideren laguntzaz.




Entzun hemen

Ortzil hontan...

Lehenbiziko ideia da hoberena. Horixe da "Le mutant" hirukotearen filosofia. Baiona eta Los-Angelesekoak dira taldeko partaideak.
Surf musika, garage eta rock&roll basatiaren inguruan kokatu daiteke  beraien musika, beti ere muinera zuzenean jotzeko saiakeran.


 







entzun hemen

Otsailak 5ean KLAK!SON


Klak!son taldea 2005 urte inguruan sortu zen Antzuola, Urretxu eta Zumarraga arteko taberna zoko batean. 60. hamarkadako rock psikodelikoa egiten hasi baziren ere, urteen poderioz eta kide berrien aportazioekin, gutxinaka oso berezia duten estilo propioa sortuz joan dira. Gaur egun zaila da Klak!son-en musika klasifikatzea, etiketak jartzea, honek egiten duelarik talde hau berezi. Noski, ez ditu sekula masak mugitu eta hala jarraituko du boskoteak betirako, ezkutuko bidezidorretan barrena. "Denborak ondutako dir-dir soinu errepika ezinak, prosa itsuz beteriko zulo infinitoetan zehar."



https://youtu.be/Oa8sSAO-b1o

Kolpez kolpe

Bai, bertsio talde bat da. Baina ez edozein talderena. Gutako aunitzek ezagutzen dugun KORTATU talde irundarraren bertsio taldea da.
Gainera, duela gutti, abeslari lanetan katakume bat elkartu zaie!
Beraz, helburua erraza da. Ordu ta erdian, garai batetako (ta gaur egun oaindik entzuten diren) abestiak, kantatu, dantzatu eta gozatzera.
Kolpez, kolpe!