•  2017an Nantesen (Frantzia) sortutako proiektua dugu hau. Chausse Trappe eta Papier Tigre  taldeetako bina partaideren elkartzearen ondorioa da Spelterini. Izena Marìa Spelterini funanbulista ezagun italiarrari ebatsi diote soka tentsu eta malguaren gainean pasatako momentuei omen eginez.  Betiko abesti formatuetatik at dabiltza eta giro  errepikakor eta ilunak sortzeko joera dute. Zorionez beraien biran geldialditxoa egingo dute Katakun. 




Larra bideak

Iñaki Larraioz nafartarraren bakarkako lehenbiziko proiektua da Larra bideak. Hegaldatzearen eta berriz lurrera erortzearen arteko puntu lauso horretan kokatzen du bere musika: itxaropenerako zein etsipenerako distantzia berbera. Pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez egidako zalantza une baten erretratu musikala da.