Amorante Iban Urizarren bakarkako proiektuaren izena da. Elgoibarko musikaria hainbat alditan ikusi izan dugu Beran barna, baita Katakun ere, Andrakan taldearekin. Izan ere aurpegi aunitzeko musikaria dugu Iban, Mengele Quartet, Cafe Teatro eta Bizarra taldeetako partaide izateaz gain, Rafa Rueda, Joseba Irazoki, Mursego eta Joseba Tapiarekin ere aritu izan da bertzeak bertze eta horrez gain kolaborazioak ere egin izan ditu Napoka Iria taldearekin kasu, tronpetarekin gehienetan baina baita bertze instrumentu aunitzekin ere.
Amorantek Folk kutsua du, ahotsa, gitarra, harmonium, perkusioa eta tronpetaz, aspaldiko kopla, flamenkoa, afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musikak jorratzen ditu.
Biluzia eta sakona.
"Zomorroak" laburmetraiarentzako egindako abestiak =hemen= entzungai.
Abenduak 26 Ortzila
22:00tan
AGUXTIN ALKHAT dastatzeko aukera MAHUMAK unkigarriek lagundurik
AGUXTIN ALKHAT
Aguxtin Alkhatek, etorkizun arrunt aitzin markatua ukan lezake euskal
musikaren paisaian eta berezikiago belaunaldiz belaunaldi songwriting folk-trad lurraldea den Iparraldean. Inahala hirukotearekin hasi bada ere musikagile-kantari gisa, heletarrak geroztik, ohidurazko eskema utzia du eta herrialde elektrikoagoen bisitatzera abiatua da bakarka. Boz hauskorra baina beti trinkoarekin, testu aldi berean intimoak eta unibertsalak eta noizbehinka 70 urteetako US rock eszenara ekartzen gaituzten eraginekin. Orai ikus dezakegu, Willis Drummond-eko bi musikari , Xan Bidegain ta Félix Buff, eta Sister Simone and the Holly Balls-eko Julien Labat gitarristarekin osaturiko formakuntzan. Diska berriaren grabaketaren ondoren lehenbiziko kontzertua izango dute Katakukoa, abestiak labetik atera-berritan dastatzeko aukera beraz.
MAHUMAK
MaHumaK duela 30 urte sortu zen ipar euskal herrian. Taldea diskretua egon
MaHumaK duela 30 urte sortu zen ipar euskal herrian. Taldea diskretua egon
bada ere, entzun dutenen artean ospe handia du. Sorkuntzak eta zuzenekoen plazer handiak hazten ditu taldekideak. Indie rock eta british new-wave artean kokatuz, post punk talde honek musika sakona jotzen du, John Corfield kantariaren hitz pertsonal eta unkigarriek lagundurik.
LURRA Azaroak 28
Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen duten proiektua da Lurra. "Akatsa sisteman" izena daraman lan berria aurkeztera datoz Katakura. Indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub...Iñigoren ibilbidean ohikoa den bezela azken lan berri honetan ere musika ezberdinen nahasketa jorratu dute, beti ere soinu akustikotik abiatuta.
Azaroak 28
Ostirala
22:30tan
Azaroak 28
Ostirala
22:30tan
TERRY LEE HALE Azaroak 20 Ortzeguna
Aurten ere Katakun geldialditxoa egingo du Parisen bizi den Terry Lee Hale kantautore, gitarrista eta istorio-kontalari estatubatuar beteranoak.
80ko hamarkadatik etengabe gitarra bizkarrean harat eta honat ibilitako folk eta blues bidaiaria dugu Terry Lee. Hamar disko eta bi bildumako ibilbide luzea esku artean, bere betiko klasikoez gain, “The long draw” bere lan berriko kantuak aurkeztuko dizkigu bakarkako formatuan.
Azaroak 20 Ortzeguna
20:00tan
http://www.terryleehale.com/
http://www.youtube.com/watch?v=Eol1ZqgygXU

BLITZAR Azaroak 16 Igandea
Blitzar izena jarri dio Heddy Boubaker musikari Frantziarrak Mathias Pontevia bateria jotzailearekin batera martxan jarri duen proiektu berriari. Punk-rock giro elektronikoak jorratuko dituzte eta proiektuaren izenak dioen bezela ixiluneak eta soinu eztanda "espazialak" izango dira tarteka. Heddy Boubaker arlo ezberdinetan bilaketak egitea gustatzen zaion ibilbide luzeko musikaria dugu, garai batean saxofoia jotzen hasi bazen ere baxu elektrikoa eta sintetizadoreekin jolasten du orain. Zita berexia dugu beraz esperoan aste honetako igande ilunabarrean.
http://heddy.boubaker.free.fr/Blitzar.shtml
http://heddy.boubaker.free.fr/Blitzar.shtml
LURRAREN GAUA!!!
Lurraren Egunaren
bezperan, Balerdi Balerdi eta Morau&Beñardo arituko zaizkigu
Katakun, pixkan-pixkan beratartzen ari diren bi talde. Batean zein
bertzean, taldekideen erdiak beratarrak dira oraintxe bertan, eta are
gehiago, Noiseholetarrak (Irazoki bakar bat ere ez, gainera).
Balerdi
Iruñako talde mitikoak Iraolatar Anxel eta Kanariotar Pettirekin eginen
digu bisita, bazter hauetan aurkezpenik behar ez duten bi musikari.

Arrainek ehiza sasoian bezala gozatzeko aukera beraz, larunbat honetan Katakun… Lurraren Gaua!
BEEZEWAX Ortzegunean katakun
Mundu osoko bira egiten ari den Norbegiar taldea da Beezewax. 1997an sortutako taldeak geldialdi baten ondotik "Tomorrow" diska grabatu berri du.
Melodia xinple eta indartsuekin jolastu ohi dute eta Hüsker Dü eta Lemonheads bezelako taldeen eragina nabaritu daiteke beraien abestietan.
Hemen diska berriko aurrerapen bat:
http://www.purevolume.com/news/PREMIERE-Beezewax--Hazzard
Urriak 23 Ortzeguna
20:00tan
KATAKUN

PALENKA
Lenka Eslobakiarra da eta Pavel Txekiarra.
Beraien kultura zabaldu asmoz sortu zuten elkarte kulturala da Palenka. Kantu herrikoiak jotzen dituzte beraien jatorrizko herrietakoak nahiz hemengoak eta kontzertuak ospakizun berezi eta elkartruke bezela ulertzen dituzte. Bertze aldi batean ere kantuan entzun genituen Katakun, era espontaneo xamarrean, baino oraingo honetan kontzertu osoa ematera datoz. Giro berexian murgilduko gara beraz ortziral honetan.
Apirilak 4 ortzirala

VICTOR HERRERO
Ortzil hontan kontzetua izango dugu Katakun Toledoko Victor Herrero musikariaren eskutik. Kitarra klasiko eta ahotsaz Folk gordin eta goxoa
jorratzen du Victor Herrerok eta 2013an argitaratu berri duen "estampida"diska aurkeztera dator.
JOSEBA B.LENOIR diska berriaren aurkezpena
Joseba Baleztena Berako gitarrajoleak bakarlari moduan egin duen azkeneko diskaren aurkezpena izango dugu larunbata honetan katakun. Kontzertuaren ondotik besta luzatuko da Dj Larratxeren musikaren laguntzaz.
OTSAILAK 15
LARUNBATA
22:OOtan
Subscribe to:
Posts (Atom)