LURRAREN GAUA!!!

Lurraren Egunaren bezperan, Balerdi Balerdi eta Morau&Beñardo arituko zaizkigu Katakun, pixkan-pixkan beratartzen ari diren bi talde. Batean zein bertzean, taldekideen erdiak beratarrak dira oraintxe bertan, eta are gehiago, Noiseholetarrak (Irazoki bakar bat ere ez, gainera).
Balerdi Iruñako talde mitikoak Iraolatar Anxel eta Kanariotar Pettirekin eginen digu bisita, bazter hauetan aurkezpenik behar ez duten bi musikari.   
Morau eta Beñardok berriz, Arrainentzako himnoak diska berria aurkeztuko digute, Larungo kaskoan aditzeko aukerarik izan ez zutenentzat, edo errepikatzeko gogoz gelditu zirenentzat.

 Arrainek ehiza sasoian bezala gozatzeko aukera beraz, larunbat honetan Katakun… Lurraren Gaua!

BEEZEWAX Ortzegunean katakun

Mundu osoko bira egiten ari den Norbegiar taldea da Beezewax.  1997an sortutako taldeak geldialdi baten ondotik "Tomorrow" diska  grabatu berri du.
Melodia xinple eta indartsuekin jolastu ohi dute eta Hüsker Dü eta Lemonheads bezelako taldeen eragina nabaritu daiteke beraien abestietan.
Hemen diska berriko aurrerapen bat: 



http://www.purevolume.com/news/PREMIERE-Beezewax--Hazzard

Urriak 23 Ortzeguna
20:00tan
KATAKUN






PALENKA

Lenka Eslobakiarra da eta Pavel Txekiarra. 
Beraien kultura zabaldu asmoz sortu zuten elkarte kulturala da Palenka. Kantu herrikoiak jotzen dituzte beraien jatorrizko herrietakoak nahiz hemengoak eta kontzertuak ospakizun berezi eta elkartruke bezela ulertzen dituzte. Bertze aldi batean ere kantuan entzun genituen Katakun, era espontaneo xamarrean, baino oraingo honetan kontzertu osoa ematera datoz. Giro berexian murgilduko gara beraz ortziral honetan.

 Apirilak 4 ortzirala
22:30tan

VICTOR HERRERO

Ortzil hontan kontzetua izango dugu Katakun Toledoko Victor Herrero musikariaren eskutik. Kitarra klasiko eta ahotsaz Folk gordin eta goxoa
jorratzen du Victor Herrerok eta 2013an argitaratu berri duen "estampida"diska aurkeztera dator.

JOSEBA B.LENOIR diska berriaren aurkezpena

Joseba Baleztena Berako gitarrajoleak bakarlari moduan egin duen azkeneko diskaren aurkezpena izango dugu larunbata honetan katakun. Kontzertuaren ondotik besta luzatuko da Dj Larratxeren musikaren laguntzaz. 
OTSAILAK 15
LARUNBATA
 22:OOtan