Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen duten proiektua da Lurra. "Akatsa sisteman" izena daraman lan berria aurkeztera datoz Katakura. Indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub...Iñigoren ibilbidean ohikoa den bezela azken lan berri honetan ere musika ezberdinen nahasketa jorratu dute, beti ere soinu akustikotik abiatuta.
Azaroak 28
Ostirala
22:30tan
TERRY LEE HALE Azaroak 20 Ortzeguna
Aurten ere Katakun geldialditxoa egingo du Parisen bizi den Terry Lee Hale kantautore, gitarrista eta istorio-kontalari estatubatuar beteranoak.
80ko hamarkadatik etengabe gitarra bizkarrean harat eta honat ibilitako folk eta blues bidaiaria dugu Terry Lee. Hamar disko eta bi bildumako ibilbide luzea esku artean, bere betiko klasikoez gain, “The long draw” bere lan berriko kantuak aurkeztuko dizkigu bakarkako formatuan.
Azaroak 20 Ortzeguna
20:00tan
http://www.terryleehale.com/
http://www.youtube.com/watch?v=Eol1ZqgygXU

BLITZAR Azaroak 16 Igandea
Blitzar izena jarri dio Heddy Boubaker musikari Frantziarrak Mathias Pontevia bateria jotzailearekin batera martxan jarri duen proiektu berriari. Punk-rock giro elektronikoak jorratuko dituzte eta proiektuaren izenak dioen bezela ixiluneak eta soinu eztanda "espazialak" izango dira tarteka. Heddy Boubaker arlo ezberdinetan bilaketak egitea gustatzen zaion ibilbide luzeko musikaria dugu, garai batean saxofoia jotzen hasi bazen ere baxu elektrikoa eta sintetizadoreekin jolasten du orain. Zita berexia dugu beraz esperoan aste honetako igande ilunabarrean.
http://heddy.boubaker.free.fr/Blitzar.shtml
http://heddy.boubaker.free.fr/Blitzar.shtml
LURRAREN GAUA!!!
Lurraren Egunaren
bezperan, Balerdi Balerdi eta Morau&Beñardo arituko zaizkigu
Katakun, pixkan-pixkan beratartzen ari diren bi talde. Batean zein
bertzean, taldekideen erdiak beratarrak dira oraintxe bertan, eta are
gehiago, Noiseholetarrak (Irazoki bakar bat ere ez, gainera).
Balerdi
Iruñako talde mitikoak Iraolatar Anxel eta Kanariotar Pettirekin eginen
digu bisita, bazter hauetan aurkezpenik behar ez duten bi musikari.

Arrainek ehiza sasoian bezala gozatzeko aukera beraz, larunbat honetan Katakun… Lurraren Gaua!
BEEZEWAX Ortzegunean katakun
Mundu osoko bira egiten ari den Norbegiar taldea da Beezewax. 1997an sortutako taldeak geldialdi baten ondotik "Tomorrow" diska grabatu berri du.
Melodia xinple eta indartsuekin jolastu ohi dute eta Hüsker Dü eta Lemonheads bezelako taldeen eragina nabaritu daiteke beraien abestietan.
Hemen diska berriko aurrerapen bat:
http://www.purevolume.com/news/PREMIERE-Beezewax--Hazzard
Urriak 23 Ortzeguna
20:00tan
KATAKUN

Subscribe to:
Posts (Atom)