NIRE
Ivan Zabalegik (Lisabö-ko baterijole ohia) bakarkako bideari heldu dio. Rocka eta alt-country doinuak jorratuko ditu bere bi kideren laguntzaz.
Entzun hemen
Ortzil hontan...
Lehenbiziko ideia da hoberena. Horixe da "Le mutant" hirukotearen filosofia. Baiona eta Los-Angelesekoak dira taldeko partaideak.Surf musika, garage eta rock&roll basatiaren inguruan kokatu daiteke beraien musika, beti ere muinera zuzenean jotzeko saiakeran.
entzun hemen
Otsailak 5ean KLAK!SON
https://youtu.be/Oa8sSAO-b1o
Kolpez kolpe
Bai, bertsio talde bat da. Baina ez edozein talderena. Gutako aunitzek ezagutzen dugun KORTATU talde irundarraren bertsio taldea da.
Gainera, duela gutti, abeslari lanetan katakume bat elkartu zaie!
Beraz, helburua erraza da. Ordu ta erdian, garai batetako (ta gaur egun oaindik entzuten diren) abestiak, kantatu, dantzatu eta gozatzera.
Kolpez, kolpe!
Gainera, duela gutti, abeslari lanetan katakume bat elkartu zaie!
Beraz, helburua erraza da. Ordu ta erdian, garai batetako (ta gaur egun oaindik entzuten diren) abestiak, kantatu, dantzatu eta gozatzera.
Kolpez, kolpe!
Olentzeroren oparia!
Aurkezpenik behar ez duen musikaria. Oraingo hontan bere lagunak elkartu eta kontzertuak egiteaz gain diska bat ere argitaratu du formazio berri honekin. Zenbait aldaketen ondotik Felix Buff bateriajoleak, Audience taldeko Ager Insunza gitarrista eta
bibolin jotzaileak, eta We Are Standard taldeko Jaime Nieto
baxu-jotzaileak osatzen dute gaur egun Josebaren taldea. Aspaldian genuen Katakun zuzenean entzuteko gogoa eta Olentzerok opari eder hau ekarriko duen esperantzarekin gaude.
entzun hemen
entzun hemen
OSO FAN
Donostia aldetik datorren bikotea hauxe.
Entzun hemen
Oriol bateriajolea
jazz musikatik dator, Musikenen ikasketak amaitu ondoren eta talde serioetan aritu ondoren OSO FAN taldean dabil orain. "Ikusiko duzue zuzenean....Hain ondo jotzen du zigarro
bat egiteko denbora aurkitzen duela ABESTI ERDIAN" dio Giorgiok bere burua aurkeztu aurretik.
Bassmattik, abeslari, eztul-egile eta gitarra
joleak, Bassmatti & Vidaur takldearekin oiartzun txikia izan zuen
estatuan bere "melodĂas concertantes" erdarazko diskoarekin. Baina orain
euskaraz egiten du kantuan, iazko urte osoan B Aldea saiorako abestiak egiten ibili ondoren.
Orain
arte Lou Topeten kontzertuak irekitzen ibili dira, eta hau bakarka
joko duten lehen kontzertua izango da. Estreinaldi mundiala!Entzun hemen
Subscribe to:
Posts (Atom)





