Joseba B. Lenoir Gang
Joseba Baleztenak pauso bat gehiago eman du eta banda oso bat elkartu du bere kantuen
osotasunaren bila. Lehendik berekin aritzen zen Felix Buff-en bateriaren laguntzaz gain, Xan Bidegain (baxua
eta perkusioa), Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra
elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika
(gitarra eta ahotsak) izango ditu bidelagun.
Joseba B. Lenoir-en 'Tenpesta' estudioko azken diskoko kantuekin batera,
Berako gitarra-jotzaileak sorturiko kantuak osatzen dute zuzeneko kantu
zerrenda. Tartean, Izar & Star zikloan eman zuten Neil Young &
Crazy Horse handien kanturen bat, ere.
Apirilak 2 Ortzeguna
22:30tan
ttipi-ttapa-ttipi-ttapa NAPOKA!
Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpen birari amaiera emango dio Napoka Iria bikoak martxoan. Urte eta erdi igaro da diskoa kalean jarri zutenetik, eta tarte horretan hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ditu bikoteak. Euskal Herrian ez ezik Japonian, Galizian eta Espainian aritu dira.
Martxoan azken sei kontzertuak eskainiko dituzte Ander Mujikak eta Miren Narbaizak, denboraldi baterako agur esan aurretik. Kontzertu “bereziak” izango direla iragarri dute.
Birako azken emanaldia Katakun eskainiko dute.
ROUILLE+ MORROPHINE
Duela hilabete batzuk Zaragozako Rouille taldeak kale egin zigun Katakun. Kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen taldekide bat gaixo zutelako. Badirudi sendatu zaigula eta gogoz datorzkigu beraien bigarren saiakeran.
Amanda Woodward, Interlude, Prau edo Visión Túnel bezelako taldeetan aritutako kideek osatzen dute Rouille (Zaragoza) taldea. Urte bateko ibilbidearekin 7 abestiko “On tue ici” izeneko diska grabatu berri dute. Frantsesez abestutako rock ilun eta eta indartsua jorratzen dute. Zaragozatik Frantzia alderako bidean katakun geldialditxoa egingo dute.
Aldi hontan gainera, "Morrophine" taldeak lagundurik etorriko dira, Zaragozakoak hauek ere, eta gurean jadanik ezagun ditugunak, izan ere duela bi urteko Berako bestetan Morphine taldearen abestiak zuzenekoan entzuteko aukera eskeini ziguten.
Hiru musikari ipurterrek osatzen duten talde berria hauxe. Bateriakin Marcos Junquera, "Betunizer" edo "La Orquesta del Caballo Ganador" proiektu bereixietako partaidea. Guitarra eta ahotsekin Óscar Villariño aurkituko dugu, "Triángulo de Amor Bizarro" taldean aritutakoa, eta bajuan Xavi Muñoz "Litius" taldean aritutakoa. Hirukoteak gaztelania eta galegoz abestutako 7 kantuko diska grabatu zuen lehengo urtean eta aurkezpen lanetan dabiltza orain. Beraien musikan "Slint", "Ry Cooder" bezelako taldeen printzak aurki daitezke.
=entzun hemen=
=entzun hemen=
AMORANTE
Amorante Iban Urizarren bakarkako proiektuaren izena da. Elgoibarko musikaria hainbat alditan ikusi izan dugu Beran barna, baita Katakun ere, Andrakan taldearekin. Izan ere aurpegi aunitzeko musikaria dugu Iban, Mengele Quartet, Cafe Teatro eta Bizarra taldeetako partaide izateaz gain, Rafa Rueda, Joseba Irazoki, Mursego eta Joseba Tapiarekin ere aritu izan da bertzeak bertze eta horrez gain kolaborazioak ere egin izan ditu Napoka Iria taldearekin kasu, tronpetarekin gehienetan baina baita bertze instrumentu aunitzekin ere.
Amorantek Folk kutsua du, ahotsa, gitarra, harmonium, perkusioa eta tronpetaz, aspaldiko kopla, flamenkoa, afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musikak jorratzen ditu.
Biluzia eta sakona.
"Zomorroak" laburmetraiarentzako egindako abestiak =hemen= entzungai.
Abenduak 26 Ortzila
22:00tan
Amorantek Folk kutsua du, ahotsa, gitarra, harmonium, perkusioa eta tronpetaz, aspaldiko kopla, flamenkoa, afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musikak jorratzen ditu.
Biluzia eta sakona.
"Zomorroak" laburmetraiarentzako egindako abestiak =hemen= entzungai.
Abenduak 26 Ortzila
22:00tan
Subscribe to:
Posts (Atom)






