Elviscaino gabon gauean itzuliko zaigu Berarat, zakua biniloz betea, bizarra egin gabe eta besta gogoarekin...
Mikel
Musikazuzenean web orrialdetik bildua:
MIKEL UGARTE 1980-2011
Gaur, Abenduak 19, Mikel Ugarte, Izaera taldeko gitarra-jotzailea hil da. Pasaden larunbatean, Bera (Nafarroa) herrira bere taldearekin kontzertu bat jotzera zihoalarik, bidean auto istripu bat izan zuen, ondorioz larriki zauritua suertatuz. Koma egoeran bi egun egon eta gero, gaur arratsean eman du azken arnasa. Musikaria, musikazalea, musika eragilea... eta batez ere, laguna!
Euskal Herriko musika eszenan ezinbesteko izena izan da berea, nahiz eta askorentzako izen ezezaguna izan. Iñurri lana eginez, musikaren arlo guztiak ukitu zituen, beti ere eskuzabal, kable bat botatzeko prest. Musikari bezala Izaera taldean astindu zituen sei sokak, poza, algara, amorrua eta ostia txarra helaraziz riff bakoitzean. Gitarra-jotzaile aparta izan gabe, sentimendua eta energia trasmititzen zuen horietakoa zen, akademiako ikasle baino, bihotzak gidaturik jotzen duen horietakoa. Plazerra zen zuzenekoetan ikustea.
Bide horretan, soinu teknikari bezala ere jardun izan zen: Zuzenean eta estudioan. Ugariak izan ziren Landetxa (Irun) auzoko estudio txikitik eta Psilocybenea aretotik pasatu ziren musika taldeak, Bidasoa aldeko musika eszenaren zati handi bat grabatuz: Kabul, Luz de Putas, Pinbol, Blood Seekers.... Orain ere langitza horretan zebilen Naica taldearen lehen diskoaren grabaketan. Zuzenekoetan ere ibilitzen zen, hori baitzuen ogibide. Beti eszenatokiaren albo batean, ezkutuan, monitoreetako soinu teknikari lanak egiten zituen. Alex Ubago, Barricada, Su Ta Gar edo Zea Mays bezalako taldeen bere eskuetatik pasa izan dira, ere.
Bere senide, taldekide eta lagunei besarkada bero bat!
Bizitza zakurra da gero!!!
Zauden tokian zaudela, igo bolumena Marshall puta horri!
La Seconde Méthode, argazki gehiago
Honatx Dani Irazokik bidali dizkigun argazki eder batzuk. Bidenabar oroitarazi nahi dizuegu norbaitek kontzertuen kritika/kronika/testu/irudi/audio edo zernahi argitaratu nahiko balu, ateak parez pare irekiak ditugula...
Milesker Dani!
Milesker Dani!
La Seconde Méthode
Abenduak 8, ortzeguna
Arratseko 8etan
Laukote honen musika trance, rock eta noise estiloetan kokatzen ahal da,
baina afrikar tradizioaren ukitu nabariarekin. Izan ere, Abaye Adam
Abakar taldeko abeslaria Txadekoa da, eta talde hau sortu baino
lehen denbora luzez bidaiatu zuen Afrika eta Europan barna
abeslari eta ipuin-kontalari bezala. Frantzian Nicolas
Lafourest 'Cannibales et Vahinés' taldeko gitarjolea ezagutu zuen,
eta hortik sortu zen La Seconde Méthode taldea.
taldearen web orrialdea

Bide Ertzean zuzenean
Azaroaren 25eko kontzertuko bi irudi. Ederra izan zen kontzertua, lanpara eta guzti etorri zitzaizkigun tolosarrak. Milesker Joni, Imanol eta Karlos!
Montoia zuzenean
Joan den azaroaren 18ko kontzertuan grabatutako bi abesti, bata aspaldikoa eta bertzea azken diskakoa.
Ortziralean, Bide Ertzean
Joan den Asteburuan Xabier Montoia eta Ufestuek baztandarren zuzenekoak aditu ondotik, euskal pop musikaren erreferente nagusietakoa den Bide Ertzean taldea izanen dugu ortziral honetan taulagainean.
Tolosarrak hirukote moduan etorriko zaizkigu "Don Inorrez" beraien azken lana aurkeztera: Joni Ubeda, Karlos Aranzegi eta Imanol Ubeda, alegia.
Plazerra izanen da mostradore ertzean beraien doinuak aditzea.

Montoiaren Mundu Miresgarria
Montoiaren Mundu Miresgarria
Bidehuts, 2011
Gaur arratsean,
22:30etan,
Xabier Montoia diska berria aurkezten, Maite Arroitajauregi eta Ibon Rodrigezen laguntzarekin.
Dirty Pink Photos
Joan den larunbatean izan ziren gurean Dirty Pink Ladies taldea, izerdi ederrak bota zituzten taula gainean. Eskerrak aunitz taldeko jendeari eta baita Hondarbi eta Irundik hurbildu ziren lagunei ere.
Hona kontzertuko argazki batzuk. Sobera pink ez, baino dirty bai bederen:
Hona kontzertuko argazki batzuk. Sobera pink ez, baino dirty bai bederen:
Baztandar Punk Gaua!
Larunbat honetan Ufestuek talde baztandarra arituko da Katakun.
Ufestuek taldeak punk musika egiten du, Pottoka eta La Pollari zenbait keinu eginez melodietan. Bi lan argitaratu ondoren pista galdu genien, baina 2011 honetan itzuli dira disko berriarekin:
"Faxismoaren harra".
Partaideak:
* Iban (baxua eta koroak)
* Etxamendi (gitarra)
* Xabi (ahotsa eta gitarra)
* Joseba (bateria)
Diskografia:
* Faxismoaren harra (2011)
* Lanari mus (2004)
* Ufestuek (2002)

Xabier Montoia zuzenean
Ez da Xabier Montoiak ostatu honetan jotzen duen lehenbiziko aldia. Azkenekoan ordea, ostatuak oraindik Zizka zuen izena. Ibilbide luzea duen musikari eta idazlea dugu Montoia, urte auniztan musikari beratarrez inguratua plazarik plaza ibilitakoa.
Laster diska berria ateratzekoa da Xabier Montoia, eta hori bakarrik berri haundia litzateke, 2002koa baitu azken musika argitaralpena. Oraingoan Ibon Rodriguez (Eten, Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) bidaideekin landu du Montoiaren Mundu Miresgarria diska.
Berri hobea da laster beraiekin izanen dela gure taula gainean.
M-ak talde mitikoaren garaietatik beti euskal musikaren brankan izan da Xabier Montoia. Pop musikari bestelako eraginak gehituz, dela musika beltza, direla dantzarako erritmoak, dub, rock edo punka eta beti ere hitz borobilekin, egunerokotasunari eta mamu unibertsalei begiratu pertsonal eta ironikoa eskainiz.
Eta zuetako aunitzek ezagutzen duzue Maiteren lana, Mursegorekin eta bertze zenbait lagunekin kolaboratzen duenean ere ez da oharkabean pasatzen. Ibon ere hainbat proiektu interesgarriren atzean dagoen musikari haundia da, beharbada ezagunenak Eten taldea eta Kafea eta Galletak ekimena.
Osagai guzi hauekin, azaroaren 18koa, dudarik gabe, ortziral gau berexia izanen da han biltzen garen guztientzat.
Diskografia:
M-ak
1. M-ak (IZ, 1983)
2. Emeak, eta Arrak (Nuevos Medios, 1986)
3. Zuloa (IZ, 1987)
4. Barkatu Ama (IZ, 1989)
5. Gor (Zarata, 1990)
Bakarka
1. Beti Oporretan (Esan Ozenki, 1995).
2. Hemen (Esan Ozenki, 1997).
3. Lagunak, Adiskideak... Eta Beste Hainbat Etsai (Esan Ozenki, 1999).
4. Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002).
5. Montoiaren Mundu Miresgarria (Bidehuts,2011).
Dirty pink ladies
Azaroak 12 Larunbatarekin Dirty pink ladies taldea izango da katakun. Hementxe kartela eta informazio pixkot:

Urtebetez konposatzen aritu ondoren “The return to the action!” izenpean lehen Ep-a argitaratuko dute kritika ezin hobeak jasota. Diskoak Turbonegro edo Sewergrooves talde esanguratsuen alboan jotzeko aukera ematen die.
2009an Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak begia bota eta Bloody Hotsak rock zigilupean fitxatuko dute. Emaitza beraien bigarren estudioko diskoa “Sunrise Orchestra” da, trilogia bat izango den lehena hain zuzen. Berriz ere kritika bikainak jasoko dute prentsa musikal nazionaletik. Biran hasteko Rakel Canales pianoan eta Iker Martinez bigarren gitarra bezala batuko dira taldera. Trashmen, Brant Bjork, Roy Loney & Señor No, Baby Woodrose, etab.ekin jotzeko aukera dute. Bira amaitu ondoren Jon eta Rakel-ek taldea utzi eta baxu lanetan Jon Sanchez arituko da, Layo Raser taldeko partaidea bera. Egun taldeak, kontzertuekin batera, beraien hirugarren lana izango den “Sunrise Orchestra vol. II” diskoaren lanetan dihardu.
Azaroak 4 Ortzila ANTZERKIA KATAKUN
Berako euskara batzordeak urtero bezela Kafe-antzerki zikloa antolatu du aurten ere. Antzerkiaz gozatzeko lehenengo parada Azaroak 4-ean izango dugu Katakun. Hasiera batean Xagu taldearen "Agur manhattan!" emanaldia izan behar bazen ere, azken orduko aldaketak medio TXIRENE TALDEAREN "Sarean zintzilikatua" emanaldia izango dugu.
SAREAN ZINTZILIKATUA
Teknologia berrira egokitzeko zailtasunak dituen pertsonai bati buruzko komedia bat da. Pertsonai honen komeriekin irri batzuk egiteko aukera izango dugu beraz.
Azaroak 11 eta Azaroak 20-an ere Errekalde eta Auzoa ostatuetan bertze emanaldi bana ikusteko aukera ere izango dugu. Animatu beraz eta etzazula galdu antzerkia bertatik bertara, doan eta euskaraz ikusteko aukera!

Lurraren egunaren bezperan KONTZERTUAK
Heldu den larunbatean, Urriak 22,
Lurraren egunaren bezperan, ohitura mantenduz kontzertu gaualdia izango da bidaxka, ikuilu eta kataku ostatuetan. Katakun, Jupiter Jon taldea izango dugu entzungai, Irun eta Tolosako aldeko musikariez osatutako taldea. Duela urte pare bat Caligula izenarekin jo zuten gurean. Geroztik, han hemen kontzertuak emateaz gain "txinaurriak" bilduman abesti bat argitaratu zuten, eta orain beraien lehendabiziko diska grabatu berri dute eta laster kalean izanen da.
Jupiter Jon Sarean:
http://www.myspace.com/gaboncaligula
BideHuts sarean:
http://www.bidehuts.net
Baietz oraingoan!
Duela hilabete dexente gaztetxean jotzekoak ziren Andrakan taldea baina taldekide baten istriputxo bat zela eta, azkeneko momentuan kontzertua bertan behera utzi behar izan genuen. Ortzil honetan gaueko 22:30tan katakun izango ditugu.
Pop edo folk kutsua duen musika egiten du boskote honek, klasikoak diren musika tresnekin baina folketik edaten duen beste musika tresna batzuk ere erabiliz(mandolina, banjoa, tronpeta,…) hiru minututik pasatzen ez diren pop eta folk goxoa egiten dute. Bertako partaideak hainbat taldetatik pasatu dira: Cafe Teatro, Arima Beltza, Lili Moon… zuzenean klasikoak bihurtzen dituzte kantak, betidanik gure belarrietan egongo balira bezala.
Taldekideak
* Iban Urizar: ahotsa, gitarra akustikoa
* Patxi Zabaleta: ahotsak, gitarra elektrikoa, banjoa, ukelele
* Carlos Cebrian: mandolina
* Andoni Mujika: baxua
* Rafa Furnier: bateria, ahotsak
Andrakan sarean:
http://andrakan.com

HOEY & THE MUSSELS
Ortzil honetan, Urriak 14, 22:30ak aldera Iruñerriko talde hontaz gozatzeko aukera izango dugu gurean.
Hoey & The Mussels
Iruñerriko rock-pop-folk taldea. Bi irlandarrek eta bi nafarrek osatua, Soblind taldearen errautsetatik sortu zuten Hoey & The Mussels.
Partaideak:
Colm Candon (ahotsa, gitarra akustikoa, harmonika)
Smiley (ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa)
Javi Egiluz (bateria eta perkusioa)
Patxi Anton (baxua)
Diskografia:
A daemon dozen (2009)
Home (2007)
Belong (2006)
Informazio gehiagorako:
www.hoeymusic.com
Udazkeneko agenda
Udazkenerako antolatu ditugun kontzertuen agenda hementxe:
> URRIAK 7 ortzila: Islaia
> URRIAK 8 larunta: Muturbeltz
> URRIAK 14 ortzila: Hoey & the Mussels
> URRIAK 21 ortzila: Andrakan
> URRIAK 22 Larunta: Jupiter jon
> AZAROAK 12 Larunta: Dirty pink ladies
> AZAROAK 18 Ortzila: Xabier Montoia
> AZAROAK 19 Larunta: Dama
> AZAROAK 25 Ortzila: Bide ertzean
> ABENDUAK 8 Ortzeguna: Second methode
> ABENDUAK 16 Ortzila: Eten
> ABENDUAK 23 Ortzila: Anai arrebak
Blues jarana

Rico MacLarrin & Marcos Coll
larunbata, 23
arratseko 8etan
Katakuko terrazan
Mc Larrin eta Coll-ek Berlinen ezagutu zuten elkar, "Los Reyes del KO" taldearen baitan, eta talde hortan jotzeaz gain Rico McLarrin & Marcos Coll Blues Jarana taldea sortzea erabaki zuten.
McLarrin Miamikoa da izatez, eta kantari, bateriajole eta aktorea da. George Clinton, Jaco Pastorious, Puff Daddy edo Bugsy Collins bezalako musikari ezagunekin jo izan du. Batez ere blues, funk, jazz eta soularen lurraldeetan sentitzen da erosoen. Bateriajole bezala esperientzia eta sona haundia du, baina ez da ttikiagoa showman moduan duen fama. Kantari bezala musika beltzaren interpretazioan bereizitu da batipat, horrekin batera hazi baitzen, eta gospela, bluesa, funka eta genero desberdinetan arraiak urean bezala egiten du igeri.
Marcos Coll Europako armonika jole hoberenetakoa da. Los Reyes del KO bandaren buru izatez gain Buddy Miles, Mick Taylor edo Tom Jones bezalako musikari ezagunekin jo izan du.
Elkarrekin aurkeztuko diguten showak blues, funk, soul ikutuak izango ditu, baina bestarako gogoa nabarmenduko da musikarekin batera. Blues besta.
Tomás Merlo Quintet
Jazz boskote baten zuzenekoa izanen dugu gaur Katakun. Akats batengatik biharko (asteartea) iragarri genuen, baina gaur eginen da azkenean. Eguraldi ona egiten badu terrazan izanen da, arratseko 8etan.
Hauxek dira Tomás Merlo Quintet osatzen duten boskotea:
Tomás Merlo: gitarra apala
Marcos Collado: gitarra
Luis Verde: saxoa
Juanma Urriza: bateria
Satxa Soriazu: teklatua
Hemen aditzen ahal duzue Tomás Merloren abestiren bat.

Tonino Carotone
Pui ostatuaren inaugurazioa izan zen joan den uztailaren 1ean. Hori ospatzeko Tonino Carotoneren kontzertu ganberroa antolatu genuen Altzateko ostatuen artean. Katakuko terrazan izan zen kontzertua, hemen duzue audioa deskargatzeko:
Tonino Zuzenean
Tonino Zuzenean
Ox_bow argazkiak
Atzoko kontzertuko bi argazki. Azkenean kontzertu erabat akustikoa egin zuten Ox_bow taldekoek... ederra! Milesker beraiei eta kontzertua aditzera agertu zineten guztiei.
Ox–bow zuzenean
Ekainaren 2an, ortzegunarekin, Kaliforniatik (San Frantzisko) heldu den Ox-bow taldeak joko du Katakun. Arratseko 8,30etan hasiko da (punttual). Hona hemen taldearen bideo bat ikus-entzungai:
ox-bow live
Baietz kantariak gantzontzillotan kantatzen akautu!
ox-bow live
Baietz kantariak gantzontzillotan kantatzen akautu!
Euskatakariak
Joan den apirilan grabatutako bideoa hemen.
17. Korrika apirilaren 11n ailegatu zen Berarat, eta gure ostatuaren ate paretik pasatu zen gainera. Korrikari eta euskalakariei merezi duten harrera egin genien bertan:
17. Korrika apirilaren 11n ailegatu zen Berarat, eta gure ostatuaren ate paretik pasatu zen gainera. Korrikari eta euskalakariei merezi duten harrera egin genien bertan:
Blazen-Mendizabal argazkiak
Ortzeguneko kontzertuko argazki batzuk. Bideotxo bat ere jarriko dugu laster, kontzertuaren audioarekin. Norbait animatzen da kontzertuaren kronika egitera?
Chris Blazen + Alex Mendizabal
Maiatzak 19, ortzeguna
19,30h
caput mundi Eroma hiritik zuzenean....
chris blazen (baxua eta ahotsa) (euskaraz kantatuko du!)
+
alex mendizabal (aire hasperenak)
19,30h
caput mundi Eroma hiritik zuzenean....
chris blazen (baxua eta ahotsa) (euskaraz kantatuko du!)
+
alex mendizabal (aire hasperenak)
Curva Chiusa (Alex Mendizabal + Chris Blazen)
Alex eta Chrisek osatzen duten Curva Chiusa proiektuaren ekintza bat, musika mugimenduan.
Bi pajaro hauek Katakun emanen duten kontzertuak ez du honekin zerikusirik izanen, bakoitzak bere aldetik emanaldi motz bana eskainiko baitigu.
Dena den, norbait gogoekin gelditzen bada, larunbat goizean bertan Curva Chiusak Urumea ibaian barna emanen du kontzertu mugikorra. Curva Chiusa Urumea.
Joseba Irazoki zuzenean
KONTZERTUAREN KRITIKA
Maiatzak 6, ortzirala
Joan den maiatzaren 6an Joseba Irazokik bere proiektu berria aurkeztu zigun Katakun. Guk Joseba "gitarra ta bonbo" Irazoki jarri genuen kartelean, hori baitzen genuen erreferentzia bakarra. Kontzertuaz gozatu ondotik gauza aunitzez gehiago daude errateko. Kasu honetan emanaldian izan zen lagun batek (E. Jori ezizenez sinatzen du) idatzi du kronika eder hau www.musikazuzenean.com web orrialdean. Guk hemen kopiatu dugu.

Kronika eta oztiyak! Hara nik zer aditu eta ikusi nuen;
Joseba Irazoki ezagutzen duenak badaki zer nolako musikaria den. Gitarra ongi baino hobeki menderatzen du, teknika soberan… eta adierazmena (espresioa) eta sormena ederki. Musikari honek hainbat proiektu dituenez, entzule gehienok ez genekien Kataku ostatuko kontzertuan zer adituko genuen.
Bezperan Arrasaten jo ondotik, batik-bat jende ezaguna edo hurbilekoa Berako ostatuan; lagunak, adiskideak, musikariak eta zaleak, tabernazaleak.
“Joseba Irazoki, gitarra ta bonbo”. Horrelaxe aurkeztu zuten kontzertua. Lehenbiziko zatian gitarra, ahotsa eta bonboaren soinuak aditu ditugu batik-bat. Distortsio handirik gabe, soinu gozoak, soka bakoitzaren tentsioa airean sumatu dugu. Ahotsa ere ederki, ingelesez oraingoan; hitz gutti batzuk bakarrik ulertzen ditut ingelesez… baina bost axola; musikaria jostetan ibili da ahotsaren bolumenarekin, ahots-kolpeekin, isiluneekin, doinuarekin edota hizkuntzaren soinuekin. Modu horretan hiruzpalau kantu eder jo ditu; soinua ona, giro ederra musikariaren eta entzuleen artean. Gehiago, faborez!
(Josebak etena egin du, atsedena, kanpoan zigarroa erretzeko; indarrean den legeari “esker”, ostatuan bi katu. Jendea non? Nola ez, atarian, zigarroa erre eta solasean)
Bigarren zatia; 12 sokako gitarrarekin agertu da Joseba, irriz. Hasieran belarriarentzat gogorra egin da distortsiorako aldaketa, gainera, gitarra berezi horren afinaziora edo soinura ez gaude ohituak. Sonoritate berezia.
Poliki-poliki, berriz ere kontzertuan buru-belarri sartu gara, soinua barneratu dugu, afinazioan arazorik ez. Gitarraren doinuak ez dira arruntak, jotzeko modua ere apartekoa da… ona! Sokak tentsatu, airean jo, distortsioa + zenbait pedal eta efektu…
Umoretik jo du musikariak, edo umoretsu gaude bertzela gu; Hiru Truku taldeak jotzen duen “Zazpi nobio” abestiaren moldaketa aditu diogu Josebari, Bob Esponjari (sic) keinuka egin dion bertze bat ere bai… gitarra jolea nolabaiteko estiloa eraikitzen ari da bere ibilbidean, kanta bakoitzak giro batean murgildu gaitu; jendea txaloka, kontent eta gustura, Joseba hazi da, nola ez; inprobisaziotik, esperimentaziotik, folketik, rock-etik… mila iturritatik edan du eta edaten du musikari nafarrak; kanturen batean punteoaren arrastoa aditzen da, baina ez dago punteo naxkagarririk…
Axeri Dantza doinu tradizionala jo al du? Bai, ta gainera entzuleak dantzara gonbidatzen ditu. “¡Me vuelves loco!” lelo zirikatzailea; tabernariak ere erotzen du Joseba.

Bukaera aldera entzun ditugu horrelakoak, Josebaren estiloa osatzen duten bertze perletako bat: expantuk. Musikaria harro eta pozik, gustura, entzuleak zirikan. Jendea ajarika, txaloka, Joseba, ez isildu, segi jotzen.
Bukatu baino lehen, txalo zaparrada beroaren ondotik… Laboaren doinuen oihartzuna. Bat-batean sortu da kantu-elkarrizketa publikoko neska batekin, izan ere, Lizardi-ren bertsioak jendearen barrena ukitzen du...
Hortaz… zer? Musikaria zoriondu, egiten ari den ibilbidearekin gozatua hartu; eta horrelako kontzertuak aditzeko aukera ematen diguten tabernari, teknikari eta antolatzaileei eskerrak eman.
Brrrrr, bbzzzzzz, ffffiii…… hurrengo arte, Joseba ta bonbo.
TESTUA: E. Jori
ARGAZKIAK: Asier Gogortza
Bill Callahan
Azken boladan gehien aditzen dugun diskoetako bat da "Sometimes i wish we were an eagle", Bill Callahanena. Kristoina!
Portzierto, Donostin izanen da larunbat honetan, kasualitatea guk egun berean If if between taldea izanen dugu Katakun. Dena ezin...
Hemen duzue disko hortako abesti pare bat:
Bill Callahan - Eid Ma Clack Shaw
Bill Callahan - Too many birds
On egin!

Stefanino De Santis
Stefanino De Santis musikari eta malabarista italiarrak iaz Katakun egindako emanaldia, Marko Ieiek grabatu eta editatua.
Ia aurtengo udan berriz hemen barna ikusteko aukera dugun...
Fiesta popular!!
Ia aurtengo udan berriz hemen barna ikusteko aukera dugun...
Fiesta popular!!
Andrea Rottin
Kukuarenak bezala, urtean behin entzuten ditugu Andrearen kantuak. Txekiako bakarlari honek iaz egin zigun bere lehen bisita eta aurten ere urtea hasi bezain laster errepikatu du gurean.
Bitxikeria bezala aipatuko dugu, Katakuko kontzertuaren biharamunean Korrikako zenbait kilometro korritu zituela Tafalla aldean. Aski konten tipoa.
Gu ere hala gelditu ginen bere emanaldiaren ondotik, eta espero dugu heldu den urtean ere gure artean izanen dela negua akautu baino lehen.
Bitartean, honatx bere iazko eta aurtengo argazki bana, eta kontzertu baten audioa:

Andrea Rottin live @ Kataku 2010
Andrea Rottin live @ Kataku 2011
Andrea Rottin Katakun zuzenean, 2010

Subscribe to:
Posts (Atom)