Azaroak 4 Ortzila ANTZERKIA KATAKUN

 Berako euskara batzordeak urtero bezela Kafe-antzerki zikloa antolatu du aurten ere. Antzerkiaz gozatzeko lehenengo parada  Azaroak 4-ean izango dugu Katakun. Hasiera batean Xagu taldearen "Agur manhattan!" emanaldia izan behar bazen ere, azken orduko aldaketak medio TXIRENE TALDEAREN "Sarean zintzilikatua" emanaldia izango dugu.


SAREAN ZINTZILIKATUA

Teknologia berrira egokitzeko zailtasunak dituen pertsonai bati buruzko komedia bat da. Pertsonai honen komeriekin irri batzuk egiteko aukera izango dugu beraz.












Azaroak 11 eta Azaroak 20-an ere Errekalde eta Auzoa ostatuetan bertze emanaldi bana ikusteko aukera ere izango dugu. Animatu beraz eta etzazula galdu antzerkia bertatik bertara, doan eta euskaraz ikusteko aukera!

No comments:

Post a Comment