Azaroak 12 Larunbatarekin Dirty pink ladies taldea izango da katakun. Hementxe kartela eta informazio pixkot:
The Dirty Pink Ladies  taldea Alain Martinez, Urko Roa eta Jon Gracia-ren  bateratzearekin bat   sortu zen 2005eko azaroan Iruneko herrian. 60. eta  70. hamarkadako   Love, Jefferson Airplane, The Rolling Stones edo MC5  bezalako   taldeenganako mirespenak zer esan handia izan du irundarren  soinuan.Urtebetez  konposatzen aritu ondoren “The   return to the action!” izenpean lehen  Ep-a argitaratuko dute kritika   ezin hobeak jasota. Diskoak Turbonegro  edo Sewergrooves talde   esanguratsuen alboan jotzeko aukera ematen die.
2009an  Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak   begia bota eta Bloody Hotsak rock  zigilupean fitxatuko dute. Emaitza   beraien bigarren estudioko diskoa  “Sunrise Orchestra” da, trilogia bat   izango den lehena hain zuzen.  Berriz ere kritika bikainak jasoko dute   prentsa musikal nazionaletik.  Biran hasteko Rakel Canales pianoan eta   Iker Martinez bigarren gitarra  bezala batuko dira taldera. Trashmen,   Brant Bjork, Roy Loney & SeƱor  No, Baby Woodrose, etab.ekin jotzeko   aukera dute. Bira amaitu ondoren  Jon eta Rakel-ek taldea utzi eta  baxu  lanetan Jon Sanchez arituko da,  Layo Raser taldeko partaidea  bera.  Egun taldeak, kontzertuekin batera,  beraien hirugarren lana  izango den  “Sunrise Orchestra vol. II” diskoaren  lanetan dihardu.
No comments:
Post a Comment