Pottoka & Eskortz

 























Ortzirala 22, ortzirala
22:30

Diska berria besapean dutela heldu zaizkigu Pantxo Etxebere (Pottoka Band, Otsondo 602) eta Mikel Mujika baztandarrak.
80/90 hamarkadetan nekazal giroa eta rockaren erritmoak uztartu zituen artista ezaguna dugu Pantxo.
Gitarra akustikoa, banjoa, armonika eta ahotsak tartekatuz folk-pop aireko kantuak jorratzen dituzte beren lan berrian, freskotasuna eta sinpletasuna oinarritzat hartuz.
Herriko eguneroko bizimodua, naturarekiko lotura eta kritika soziala ageri dira Pottokaren kantetan.

Hemen entzungai garai bateko Pottokaren abesti ezagun bat. Eta hemen ta hemen, berriz, gaur egun aurkezten ari den diskoko kanta parea.


No comments:

Post a Comment