Santiagoko jubilatuak Beran!


Los Jubilados Santiago, Kubako talde mitikoa Europan barna ibiliko da, tartean, Euskal Herrian, Katalunian, Frantzian, eta baita Espainan ere.
 1997an sortu zen taldea, eta haien izenak dioen bezala, jubilatuak izan arren, bederatzi musikari batzea eta taldea osatzea erabaki zuten, batetik beharrean zeudelako, eta bestetik, lekukoa utzi zien gazteak ez zutelako haien ustez beraiek bezain ongi egiten. Geroztik bi disko grabatu dituzte, 'Cero farandulero' eta '¡Oyeme cachita!' eta hilabetea bukatu ahal izateko hasi zen abentura arrakasta bihurtu da. Lehen diskoarekin Kuban garrantzi asko duen Premio Especial Cubadisco saria ere irabazi zuten 1999an.
Los Jubilados taldearen musika Kubako musika tradizionalean oinarritzen da, baina Mario Carras├ęs talde kideak askotan nabarmentzen duen bezala, kantu guztiak ezberdinak dira, konponketak, hitzak eta 'kideen izpirituak' aldatzen direlako. Hitzak, tronpetaren sartzeak eta koroen tartekatzeak aldatzen joaten dira eta diotenez, hori guztia zuzenean dago 'Santiago de Kubako kemenarekin eta bapatekotasunarekin'. Kalea omen da haien zuzendaria 'Hori ez da paperetan ikasten, zainetan da, odolean'.

  Galdu ezin den hitzordua izango da beraz ostegun honetan 19tan katakuko terrazan, Puy, Bidaxka eta katakuk antolatutako kontzertu hontan.
Mojitoak ez dira faltako eta gau partean luntx karibearra ere izango da.
 Zeinek erraten du astean zehar egun guztiak berdinak direla?
Animatu!!

No comments:

Post a Comment